
Hona Hemen. Hamaikako langileak Abante txoznan
Hamaikako langileak lan eta lan gabiltza aurtengo Aste Nagusian eta ez bakarrik kazetari lanetan. Bideo honetan ikusiko duzuen bezala, Abante Txoznara ere hurbildu gara, bertan txanda egiteko. Ikusi zelako estiloa!

Hona Hemen. Konpartsen jeitsiera
Txupinera eta Pregoilaria lagun Bilboko Konpartsetako kideek urtero bezala euren jeitsiera burutu dute, jaiei behar bezalako harrera emateko.

Hona Hemen. Aste Nagusiko Txupinazoa.
Aste Nagusia 2010 Txupinazoa. Hamaika Telebista Arriaga barruan egon da jaietako protagonista guztiekin.

Hona Hemen. Txupinazoa Arriaga plazan
Arriaga plaza jendez gainezka 2010eko Aste Nagusia noiz hasiko zain. Txupinazoan Bilbotarrekin egon gara.

Hona Hemen. Txoznen irekiera
Arriaga plazan txupinazoa entzun eta gero Marijaia txoznaz-txozna ibili da eta gu ere berarekin.

Hamaika Bilbo. Aste nagusian zabalik
Hamaika telebistak urte eta erdiko ibilbide laburra du, egunero erronka berriak ditugu eta Bilboko Aste Nagusian zuzeneko saioa egitea dugu helburu. Jaien inguruko informazio guztia bildu nahi dugu bertan. Jaien txupinazoarekin batera hasiko dugu Aste Nagusian Zabalik deituriko saioa . Ast(...)

Hona Hemen. The Cherry Boppers
The Cherry Boppers musika taldeak, beltzen musika jotzen duela esan daiteke. Gu, taldeko kideekin izan gara eta haien musika, lan eta zuzenekoen berri eman digute.

Hona Hemen. Santurtzi ezagutuz
Askotan, aurreiritzi negatiboak daude ezkerraldeko herrien inguruan. Horien kontra egiteko, Santurtzira joan gara eta ibilbidea egin dugu, bertako leku enblematikoenak eta euskaldunak ezagutzeko.

Hona Hemen. AEK-ko barnetegi ibiltariak
AEK-k barnetegi ibiltariak antolatu ditu, eskolatik kanpo, eta udaleku baten antzera, euskara ikasteko. Horrela, motxila hartuta, Euskal Herria zeharkatzen dute, herriz-herri. Klasera joan barik, euskara ikasteko modu originala.

Hona Hemen. Zesta-punta jardunaldi bereziak Bilbo eta Plentzian
Bilbon eta Plentzian 2010eko uztaila, abuztu, eta irailean zehar egingo diren zesta-punta jardunaldi bereziak. Bertan kinielak jokatuko dira, apusturako aukera, eta bide batez euskal gastronomia eta kultura hedatzeko bidea.

Hona Hemen. Konpartsero eguna
Bilboko Aste Nagusirako aste gutxi falta dira eta aste nagusiko beroketa gisa Bilboko konpartsek konpartsero eguna ospatu dute. Egun berezi honetarako egitarau zabala prestatu dute konpartsek; musika, puzgarriak, pintxo lehiaketa, bazkaria, berbena GOZATEGI taldearekin, kalejira Alde Zahar(...)

Kiroleroak. Frantziako Tourra (2010-07-14)
Roberto Laiseka eta Mikel Artetxerekin elkarrizketa.


Hona Hemen. Zea Mays
Zea Mays talderen disko berriaren grabazioan izan gara. Talde bilbotarrak seigarren lana grabatzen ari da egunotan Lamiña estudiotan. Hamabi katuz osatuta egongo da disko berria eta 'Era' izango du izena.

Hona Hemen. Esne Beltzaren Noa disko berria
Esne Beltzak disko berria kaleratu du, Noa izenekoa hain zuzen ere. Kultura ugaritako musika estiloak bateratzen dituen diskoa dugu hau. Horren inguruan hitz egin dugu haiekin eta bestelako istorioak ere kontatu dizkigute.

Hona Hemen. Kapelak eta Kapelgintza Garaikidea Balmasedako Boinas la Encantada museoan Kapelak eta Kapelgintza Garaikidea erakusketa bisitatu dugu. Erakusketak, mota guztietako ia ehun kapelaren bidez, ibilbide bat egiten du jantzi-osagarri honen historia garaikidean zehar: kapela luze eta onddo-kapeletatik Indiana(...)

















