Hamaika TV

Nola ikusi

 

HAMAIKA BILBO TELEBISTA etxean ikusteko bi bide daude:

- LTD (TDT): 23 kanalean

- EUSKALTELEN bitartez: Bizkaian, Euskaltel daukaten etxebizitza guztietan Hamaika Bilbo ikusteko aukera izango da (deskodetzailea izan ala ez). Araban eta Gipuzkoan, berriz, 911.kanalean Hamaika Bilbo ikus daiteke, deskodetzailea daukaten etxebizitzetan bakarrik.

 

 

LTDren bidez ikusteko

LTD seinalea sintonizatzeko ez da beharrezkoa eraikinaren antena kolektiboa aldatzea, nahikoa da 23. Kanalean hartuko diren 4 Toki Telebistentzat anplifikadore bat jartzearekin. Antenistari eskatu behar zaio anplifikadore hau ere jartzea kate jeneralistentzat (tve, a3, etb...) jartzen duten une berean. (Sarri ez dute ipintzen eta bi aldiz deitu behar zaie).

Etxean, telebista ez badago digitalean sintonizatzeko prestatua DVB-T deskodetzaile bat erantsi behar zaio telebistari.

 

 

EUSKALTELen bidez ikusteko

Euskalteleko zuntz optikoa daukaten Bizkaiko etxebizitza guztietan Hamaika Bilbo ikusteko aukera dago (deskodetzailea izan ala ez).  BBC sintonizatzen zen frekuentzia berean, Hamaika Telebista ikusteko aukera izango da, bersintonizaziorik egin barik.

Bestalde, Euskaltelen bezero bazara eta deskodetzailea baduzu nahikoa duzu 11. Kanala sakatzearekin Bizkaian ikusteko. Lea-Artibai-Busturian eta EAE osoan 911. Kanalean ikusiko duzu HAMAIKA BILBO TELEBISTA.

Deskodetzailea ez baduzu esan nahi du seinalea era analogikoan jasotzen duzula. Kasu honetan nahikoa duzu 59€ balio duen deskodetzailea erosi (Euskaltel dendak, Elkar, Eroski) eta ipintzea (zuk zerorrek; oso erraza da). Behin hori jarrita aurreko puntuko kanaletan ikusiko duzu.

 

 

Ikus argibide bideoa...