
2010-05-19
Joan zen astetik ikus daiteke Hamaika Telebista Bidasoaldean eta Oarsoaldean. Momentuz Bilboko programazioa ikusten da soilik Euskaltel bidez 911. katean eta LTD bidez berriz 29. katean.

2010-04-19
Badugu jada Hamaika Telebista Facebook bitartez jarraitzeko aukera. Profil korporatiboaz gain, jarraitzaileei dedikatutako orria sortu dugu.
www.facebook.com/hamaikatb helbidean
2010-04-16
Donostiako Miramar jauregian egin genuen apirilaren 15ean Hamaika Donostia-ren egitasmo aurkezpena. Aurkezpenarekin jarri dugu abian Hamaika Donostia telebista. Bilboko seinalea zabaltzen dugu jada eta laster bertako produkzioa jarriko dugu abian.

2010-03-06
Gaztero hamaika telebistan saio berria estreinatuko dugu igandean, martxoak 7, gaueko 21:30etan.
Gaztero, izenak berak dioen bezalaxe, astero gazteen inguruko gaiak eta ardurak jorratuko dituen saioa da. Gazteek gazteentzat egina eta gazteak protagonista dituelarik, unibertsitateko ikasketa planetan oinarrituko den Bologna prozesua, gaupasak, magia kontuak, Abiadura Handiko Trena eta beste hamaika aztergai izango ditu Gazterok.
Jasotako iruzkinak: 1

2009-12-04
Hamaika Bilbo Telebistak 44. Durangoko euskal liburu eta disko azokari arreta berezia eskaini dio. Hala, azokan bertan standean elkarrizketak egiteaz gain, Hamaika Telebista ezagutu eta proiektuaren inguruko informazioa jasotzeko aukera ere eskaini den.

2009-11-17
Azaroaren 17tik aurrera, Bizkaian, Hamaika Bilbo Telebista, Euskaltel daukaten etxebizitza guztietan ikusteko aukera izango dute.

2009-11-02
Datorren astean HAMAIKA BILBOren parrillan berrikuntzak izango dira. Izan ere, hiru saio berri martxan jarriko ditugu: Harrobia, 8garren Kalea, eta Bilbo Hiria Irratiaren emisioa.

2009-06-20
Ekainak 25an, Arratsaldeko 19 etan Hamaika Bilbo Telebistaren aurkezpen hitzaldia egingo da Deustuko Bidarte gizartetxean.


2009-06-12
Ostiralean,Hamaika Telebistaren aurkezpen hitzaldia egin zen Bilboko La Bolsa Jauregian.
2009-06-12
Gaur, 2009ko Ekainaren 12an Euskaltelek eta Hamaika Telebistak hitzarmen bat sinatu dute taldeko telebista digitalen seinalea EAE osora hedatzeko.

2008-11-11
300 lagun inguru bildu ziren atzo, azaroak 11, Bilboko Itsas Adar Museoan Tokiko Telebista Euskaldun berriaren aurkezpenean.

2008-11-17
Hamaika lagun baino hamaika jabe. Hamaika Telebistan kapitala handitu nahi dugu, 600.000 euro lortu arte. Bilboko lehenengo euskarazko tokiko telebista plazaratzeko egitasmoa martxan dago eta ekimen honetan behar zaitugu.

2009-03-02
Joan den Otsailaren 9an hasi ginen, froga sisteman emititzen, Bilbon. Bat eta Bat izeneko magazina da Hamaika Bilbo Telebistako lehen ekoizpena.

2009-03-02
Euskalduna zubitik jaitsiz gero Botika Zaharraren biribilgunera helduko gara. Bertan historia luzeko erakin industrial baten bosgarren pisuan Hamaika ari da egokitzen telebistaren estudioa.
2008-10-06
HAMAIKAK telebistaren geroari buruzko jardunaldiak antolatu ditu Leioako unibertsitatean. Azaroaren 10, 11 eta 12an Leioako Liburutegiko gelan hitzordua jarrita dago telebista digitala eta honen etorkizuna aztertzeko.

2008-11-24
Hainbat ekimenetan ari da Hamaika Telebista Bilboko egitasmoa ezagutzera ematen.