Hamaika TV

Hamaika Telebista Bidasoaldean eta Oarsoaldean

2010-05-19

Joan zen astetik ikus daiteke Hamaika Telebista Bidasoaldean eta Oarsoaldean. Momentuz Bilboko programazioa ikusten da soilik Euskaltel bidez 911. katean eta LTD bidez berriz 29. katean.

Donostialdean eta Buruntzaldeko ia udalerri guztietan seinalea piztu ondoren (Lasarte eta Andoain salbu, laster helduko bada ere). Bidasoaldera eta Oarsoaldera hedatu da jada Hamaika Telebistaren seinalea.

Oraingoz Bilboko emisioa ari gara zabaltzen baina hurrengo uda aurretik Hamaika Donostiaren ekoizpen propioarekin hasi eta Gipuzkoarako berariazko emisioa eskaini ahal izango dugu.

Era berea, Gasteizen ere egunotan piztuko da Hamaikaren seinalea. Ari gara, beraz, Euskal Autonomia Erkidego osora iristen, eta laster hasi ahal izango gara tokian tokiko edukiak eskaintzen.

(*)E-posta ezinbestez bete beharreko eremua da.