Skip to main content

Sestaoko sutearen kaltetuek plataforma sortu dute egoeraren berri emateko

Sestaoko sutearen kaltetuek plataforma sortu dute egoeraren berri emateko

Igandean Sestaon erre zen eraikineko bizilagunetako batzuk euren objetu pertsonalen bila sartu ahal izan dira. Ertzaintza, suhiltzaileak eta asegurua sutearen jatorria ikertzen ari dira oraindik. 
Kaltetutako ia 40 familiak eskualdeko hoteletara lekualdatu dituzte. 15 egun egongo dira hemen eta ondoren bestelako etxebizitzetan hartuko dituzte.
Auzokideek nabarmendu dute laguntza beharko dutela eta horretarako plataforma bat sortu dute. Facebook orrian joango dira sutearen eta euren egoeraren inguruko informazioa eguneratzen.

 
bannerra

bannerra