Skip to main content

Atik Zra | Letra zopa


Letra zopa egiteko unea iritsi da. Irailean abiaturiko denboraldia errepasatzeko garaia. Azken hilabeteetan jorratutako gaiak berreskuratu ditugu zopa eder bat osatzeko. Hala nola, LOMCE legearen afera, euskarazko komunikabideen egoera, energia nuklearraren eztabaida eta hondakinen kudeaketa.


Atik Zra

Espainiako Gobernuak kutxak banku fundazio bihurtzeko lege proiektua onartu zuen pasa den urtean. Hori horrela izanik, ekainaren 30ean BBK eta Vital kutxen Batzar Nagusiek banku fundazio bihurtzea adostuko dute. Pribatizazioaren mamua jendartean dabil, eta Kutxabanken etorkizunaren eztabaida mahai gainean dago. Gaur egun dagoeneko pribatua da, baina akziodunen menpe dago. Beraz, oraindik kontrol publikoan dago. CAN auziarekin gertatutakoa ez dute askok ahazten, afera ezberdina bada ere. Horri buruz hitz egiteko bi gonbidatu izan ditugu: Adrian Zelaia (Ekai Center) eta Arantza Urkaregi (Biltzen elkarteko).


Atik Zra

Hasi da Munduko Futbol Txapelketa, Brasilen. Munduaren parte zabal bat txapelketari begira egongo da. Hasi eta bukatu. Mundu mailako selekzio eta jokalari onenak dira bertan. Baina dena ez da horretara mugatzen. Brasilgo protesta etengabeek beste aldea erakutsi digute. Urte osoan milaka herritarrek makina bat manifestazio egin dituzte kaleetan. Onura baino Munduko Txapelketak kaltea ekarriko diela salatu dute. Auzo txiroetako egoera benetan zaila da. Horii buruz aritu gara Beñat Zarrabeitia, Cesar Ortuzar eta Juan Carlos Latxaga aditu zein kazetariekin.

Atik Zra

IRPH indizea izan dugu hizpide. Kutxabankek aurrezki kutxei dagokien Hipoteka Maileguen Erreferentzia Indizea (HMEI)  -gazteleraz IRPH bezala ezagutzen dena- ezartzen jarraitzen du, legez kontra. 2013ko azaroan instituzioek interes mota hori desagerraraztea erabaki zuten. Solaskideak: Iñaki Manterola IRPH Stop Gipuzkoa elkarteko kidea eta Juan Garibi Fiare bankako kidea.


Atik Zra

Tximeletaren gaixotasuna, Asper sindromea, San Filippo, Parry, ... gaixotasun arraro edo ezohikoen izen batzuk baino ez dira. Eritasun horiek banan-banan definitzea ez da erraza, baina ezohikoak izanik badakigu pertsona gutxik pairatzen dituztela. Europar Batasunean, esaterako, 10.000 biztanletik bostek baino gutxiago dira gaixotasun arraro bat dutenak. Ezohiko gaixotasun bitxi zein arraro hauen errealitatea ezagutzeko saiakera egin dugu. Horretarako, bi aditurengana jo dugu: Jose Ramon Bilbao (EHUko irakaslea Medikuntzako Fakultateko Genetika alorrean) eta Garbiñe Zarandona (Garmiltxa elkarteko kidea).

 

 
bannerra

bannerra