ZokorriZta Montparnassen, Pariseko manifestazioara doazenen topagunea
Hara, hara! Non ibili da Eñaut Gantxegi gure #Zokorrizta maitea? Pariseko Montparnasseko geltokian, larunbatean presoen eskubideen aldeko manifestazioaren hasieran Euskal Herritik joandako milaka lagunen topagunean
Espetxeetako martxan izan da ZokorriZta. Martxalariak dauden Vitry-sur-Seineko kiroldegitik Reau-ko espetxeraino frexkura eta elkartasun artean.
Eñaut Gantxegi gure Zokorriztak Parisen jarraitzen du, hiria ezagutu ostean, Frantziako Asanblada Nazionalera jo du. Bertan, Ipar Euskal Herriko ordezkariek presoen auzia konponbidean jartzeko eskatuz agerraldi bateratua eskaini zuten Bake Bidearekin batera. Bertan, besteak beste, Frederic Espagnac PSF-ko kidearekin hitz egiteko aukera izan zuen. Eta nola ez, larunbateko manifestazioan izango da.
Udatik bueltan, hitzordu berezia hautatu du gure Zokorrizta partikularrak itzultzeko. Abenduaren 9an, Parisen egitekoa den euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa hain zuzen ere. Zokorrizta Argiaren Hirira iritsi da eta bertan bizi den giroa arnastu nahi izan du, tartean Lucio Urtubia eta Frederic Espagnac senatariarekin egon da.
San Telmo museoko "Hitckcock: suspensetik harago" izeneko erakusketan izan da aste honetan gure ZokorriZta. Zer kontatuko digu oraingoan?