Babesleak
Lau babesle profil bereizi ditugu Hamaika Fundazioaren bitartez euskarazko ikus-entzunezko sektorea bultzatzeko aukera gizarte eragile eta norbanakoei eskaintzeko:
- Babesle estrategikoa
- Babeslea
- Laguntzailea
- Laguna
Babesle Estrategikoa
5 urtetan zehar, urtero 25.000 euroko laguntza eskaintzeko konpromisoa.
Parte hartze honen ondorioz Babesle Estrategikoari ondoko onurak eskaintzen zaizkio:
- %35eko deskontua Hamaika Telebistan kontratatzen den publizitatean.
- Hamaika Telebistako webgunean babeslearen esteka izateko aukera.
- Komunikabide desberdinetan urtean 2 aldiz Hamaika Fundazioak burutuko duen komunikazio kanpainetan logotipoa agertzea.
- Hamaika Telebistan saio konkretuak babesteko aukera % 25 deskontuarekin izatea.
- Etorkizunean Fundazioak bere aldizkari edo komunikazio tresna ezberdinak sortzen dituenean, logotipo zein euskarri ezberdinen bitartez presente egotea.
- Urtean zehar Fundazioak Hamaika Telebistan burutuko dituen 4 iragarki kanpainatan agertzea. Kanpaina bakoitzean 75 Spot emitituko dira.
- Komenigarri deritzonean Hamaika Fundazioaren logotipoa erabiltzeko aukera.
- Fundazioko partaide izateak eskaintzen dituen onura fiskalak.
Babeslea
5 urtetan zehar, urtero 6.000 euro edota 3 urtetan zehar, urtero 11.000 euroko laguntza eskaintzeko konpromisoa.
Parte hartze honen ondorioz babesleari ondoko onurak eskaintzen zaizkio:
- %20eko deskontua Hamaika Telebistan kontratatzen den publizitatean.
- Hamaika Telebistako webgunean babeslearen esteka izateko aukera.
- Komunikabide desberdinetan urtean behin Hamaika Fundazioak burutuko duen komunikazio kanpainetan logotipoa agertzea.
- Etorkizunean Fundazioak bere aldizkari edo komunikazio tresna ezberdinak sortzen dituenean, logotipo zein euskarri ezberdinen bitartez presente egotea.
- Urtean zehar Fundazioak Hamaika Telebistan burutuko dituen 2 iragarki kanpainatan agertzea. Kanpaina bakoitzean 75 Spot emitituko dira.
- Komenigarri deritzonean Hamaika Fundazioaren logotipoa erabiltzeko aukera.
- Fundazioko partaide izateak eskaintzen dituen onura fiskalak.
Laguntzailea
5 urtetan zehar 1.000 € edota 3 urtetan zehar 2.000 € ko laguntza eskaintzeko konpromisoa
Parte hartze honen ondorioz babesleari ondoko onurak eskaintzen zaizkio:
· % 10eko deskontua Hamaika Telebistan kontratatzen den publizitatean.
· Komunikabide desberdinetan Fundazioak egiten dituen iragarkietan urtean behin aipamena egin.
- Etorkizunean Fundazioak bere aldizkari edo komunikazio tresna ezberdinak sortzen dituenean, logotipo zein euskarri ezberdinen bitartez presente egotea.
- Urtean zehar Fundazioak Hamaika Telebistan burutuko dituen iragarki kanpaina batean agertzea. Kanpainan bakoitzean 75 Spot emitituko dira.
- Komenigarri deritzonean Hamaika Fundazioaren logotipoa erabiltzeko aukera.
- Hamaika Telebistaren produkzio zerbitzuak erabiltzerakoan % 20ko deskontua.
- Fundazioko partaide izateak eskaintzen dituen onura fiskalak.
Laguna
3 urtetan zehar 200 € laguntza eskaintzeko konpromisoa.
Parte hartze honen ondorioz babesleari ondoko onurak eskaintzen zaizkio:
- % 10eko deskontua Hamaika Telebistan kontratatzen den publizitatean.
- Webgunean jarriko den lagunen zerrendan agertzea marka korporatiboaren bitartez.