Skip to main content

11 Tokitan

Aietetik etorkizunera so!

2020-06-19
Udaberriari agur esatearekin, normaltasun berria datorkigu. Aieten, iraganetik etorkizunari so egin diogu, suaren inguruan dantza egin dezagun. Lorea Agirre, Aitziber Blanco eta Maialen Olabe izan ditugu gurekin, eta Nekatur elkartean, Adinberri egitasmoa eta San Juan gaua ere ezagutu ditugu. Gurekin txangoa egin nahi al duzue? Hemen duzue 11 tokitan Aietetik!
Igartubeiti Baserri Museoa euskal ondare tradizionala

2020-06-04
Igartubeiti Baserri Museoak denboran garamatza atzera. Sagardogintzari helduz, emakume ekintzaileek sagardogintzaren bilakaeran egindako ekarpenaz aritu gara Iban Maiz museoko arduradunarekin.
Zumeta, koloreen maisuari agurra

2020-06-04
Jose Luis Zumeta gogoan hartu dugu 11Tokitan saioaren lehen geldialdian. Usurbildarra jaiotzez, mundu mailako erreferentzia eta ondarea utzi digu Zumetak. Euskal berpizkundearen lekuko, aitzindaria izan da koloreen maisu lanean.
Zumetaren obran barrena

2020-06-04
Idoia Goñi arte gidariak Jose Luis Zumetaren obra azaldu digu sortzaile usurbildarraren bizi ibilbidera gerturatzeko parada eskeiniz.
Almike Arrastoa, Beterri-Buruntzaldeko Garapen Agentzia

2020-06-04
Beterri-Buruntzaldeko Garapen Agentziak eskualdeen ekonomiaren garapena du ardatz. Almike Arrastoak eskuartean dituzten egitasmoak eta aurrean dituzten erronkak azaldu dizkigu 11Tokitan saioan.
Sagardogintzaren erronkak Gipuzkoan

2020-06-04
Xabier Arruti Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritzako eta Landa Garapeneko zuzendariak sagardogintzaren egoeraz eta etorkizunaz aritu da 11Tokitan saioaren lehen atalean.
 
bannerra

bannerra