Skip to main content

Manifestazio jendetsua egin dute Portugaleten Satraka Gaztetxearen alde

Manifestazio jendetsua egin dute Portugaleten Satraka Gaztetxearen alde

Joan den astelehenean, abuztuaren 24an, sute bat izan zen Portugaleteko Sastraka Gaztetxean, Karmengo Ama ikastetxea izandako eraikinean. Bertako kideek salatu dutenez, eragindako sutea. Aurkitu dituzten pintaketak “hala erakusten” dutela esan dute. 21:30ean irten ziren gazteak eraikinetik, eta ordu laurdenera jaso zuten sutearen abisua. Kaperari eta fatxadaren zati bati eragin bazion ere, ez zuen inor zauritu eta azaldu dute eraikinaren egituran ez dela kalte “handirik” egon. Salatu dute ez dela “lehenengo aldia portugaleten interes ekonomiko eta espekulatiboak medio horrelako ezaugarriak dituen eraikin batek su hartzen duena”.

 
bannerra

bannerra