Mikel Balenziaga: “Horrelako arazoak etortzen direnean guztia erlatibizatzen saiatu behar gara"
Mikel Balenziaga: “Horrelako arazoak etortzen direnean guztia erlatibizatzen saiatu behar gara"
50 egun eta gero, La Ligako gizonezkoen taldeek berdegunea zapaldu dute berriro. Berrogeialdiko neurriak leundu bezain laster, jokalariek zelaian entrenatzeari ekin diote. Liga ekaina erdialdean hasteko asmoa daukate, erkidego guztiak era berdintsuan egiten badute aurrera. Futbola egun ezagutu dugun bezala erabat desberdina izango da, berezitasunen artean 5 aldaketa, hasierako agurrik ez, test azkarrak partidaren bezperan edota ikuslerik gabeko norgehiagokak daude. Hamaika Telebistan, Athletic-eko Mikel Balenziagarekin hitz egiteko aukera izan dugu.