Asteazkenean Gonzalo Santoma ezagutzen hasi ginen. Duela 15 urte etorri zen Bartzelonatik Garraldara. Argazkilaria da, eta lanbide horren inguruan hitz egingo dugu. Irudiekin euskal kulturaz hitz egin daitekeela erakutsiko digu. "Txoria txori" abestiaren runba bertsio bat abestera animatuko da. Gainera, Anabelek ezagutzen ez zituen hitzak erakutsiko dizkio. "Laratza" edo "hartzitu" zer den badakizu?
Aste honetan Gonzalo Santoma dugu protagonista. Bartzelonan jaioa, orain dela 15 urte Garraldara bizitzera etorri zen. Txikitan udak pasatzen zituen emen bere familiarekin eta euskara hitz egiten zela bazekien. Bizitzera etorri zenean hizkuntza ikastea erabaki zuen, bere hitzentan: "errespetu kontu bat da".
Alba Ròda ezagutzen jarraituko dugu ostiraleko saioan. Figueras-en jaioa, orain dela bi urte etorri zen kataluniatik lesakara bizitzera. Irisarriland-eko harreran egiten du lan eta hara joango gara egunerokoan euskararen erabileraz hitz egitera. Gero, Lesakara bueltatuko gara bere laguna den Jonerekin batekin pote bat hartzera. Jonek esanda: "Ez dut gogoratzen ere berekin konbertsazioa gaztelaniaz egiten nuenik!"
Aste honetako Txapela Buruan saioan Alba Ròda dugu protagonista. Figueras-en jaioa, orain dela bi urte etorri zen kataluniatik lesakara bizitzera. Bere etorreraz hitz egingo dugu, eta herri txiki honetan nola amaitu duen azalduko digu. Bere euskalduntzen prozesuaz nola izan zen kontatuko digu, beste askoren kontrara berak nahiago du inguruak akatsak zuzentzen badizkio. Gainera, katalana eta euskerak daukaten antzekotasunetaz eztabaidatuko dugu.
Aste honetan, Younes dugu protagonista. Duela 22 urte etorri zen Marokotik Lakuntzara, maitasunak ekarrita. Ostiraleko saioan Ane Miren ezagutuko dugu, Younes-en emaztea. Bera, lekeitiarra jaiotzez, bere senarraren euskalduntze prozesuaz hitz egingo digu. Etxean 3 hizkuntza hitz egiten dituzte, eta nola antolatzen diren azalduko digute. Gainera, Younes euskarak zer eman dion kontatuko digu.