Ertzaintza gaur goizaldean joan da Ondarroara Urtza Alkorta atxilotzera. Goizeko zazpiak aldera 30 furgonetatik gora iritsi dira bertara, eta berehala, Ondarroako Alamedan zeuden herritarrek harresia osatu dute zubian, Alkortaren inguruan. Lau ordu iraun du polizia operazioak. Zortzirak aldera, zubian osatua zegoen herri harresitik jendea ateratzen hasi da ertzaintza. Hauek, banan-banan zubitik jeitsi ostean, ertzaintzak Urtzarengana iriste lortu du eta atxilotu egin dute. Operazioan, bi lagun atxilotu eta zortzi identifikatu dituzte.