Skip to main content

Azken bideoak: Gaikakoa

bideoa prestatzen
Nafarroako Gobernuak babestutako etxebizitzaren prezioa izoztuko du heldu den urtean

2020-11-05
Iruñean aktualitatearen erdigunea hartu du NA+en Udal Gobernuaren Prebentzio Ekintza Komunitarioko Zerbitzuen kontratuak bertan behera uzteko asmoak. Honekin batera etxebizitza zaharkituen birgaitze lanak diruz-laguntzeko laguntza berria eterako du efizientzia energetikoaren Europako eta Foru Gobernuko laguntzekin bateragarria izango dena.
bideoa prestatzen
Askapenaren Teologia eta eliza katolikoak XXI. mendean jokatu beharreko papera Jose Arregiren begietatik

2020-10-16
Askapenaren Teologiak, justizia soziala ardatz, berebiziko garratzia izan zuen 70. eta 80.ko hamarkadetan, bereziki Hego Amerikan eta jesuiten eskutik. Ildoak ez zuen Vaticanoaren babesa lortu eta Askapenaren Teologiaren defendatzaileek eraso larriak pairatu zituzten, besteak beste Romero eta Ellacuriaren erahilketekin. Jose Arregi teologoarekin batera, Askapenaren Teologiaren ekarpena aztertu dugu eta, hortaz gaindi, izurrian zehar eliza katolikoak jokatutako paperari buruz mintzatu da.
bideoa prestatzen
4 eta 3,1 gradutako lurrikara banak astindu dute Iruñerria

2020-08-31
Lehen lurrikara 5 kilometrotako sakontasunean piztu zen Estatuko Geografia Institutoaren arabera. Antonio Aretxabala geologoak ohartarazi du datozen egunetan lur mugimendu hauek errepikatuko direla.
bideoa prestatzen
Holtzarteko zubia itxi dute, segurtasun arazoak medio

2020-08-24
Segurtasun arazoak egon daitezke-eta horiek saihesteko Larraineko auzapezak Holtzarteko zubia ixtea erabaki du. Uda honetan ohi baino bisitari gehiago jaso ditu zubi zintzilikatuak eta arazoak eragin ditu horrek.
bideoa prestatzen
Urko Apaolaza (Historialaria): "Euskaldunok esklabotzan parte hartu dugu bete-betean"

2020-07-02
Euskaldunek esklabotzan parte hartu izan dute. Horixe da azken urteotako ikerketek agerian utzi dutena eta hain zuzen hori azaltzeko erreportaia osatu du Urko Apaolaza historialari eta Argiako kazetariak. Historian zehar harreman hori ezkutatu nahi izan dela azaldu du Apaolazak baina historiak argi uzten du euskaldun abentaurazale horiek, esklabistak izan zirela.
bideoa prestatzen
Mezuak Mikel San José eta Beñatekin elkartasunez

2020-06-30
Euskara hutsean atera dute mezua Athleticeko bi jokalariek eta mehatxu eta irainak jaso dituzten sarean. Elkartasun mezuak biderkatu egin dira orain. Anariren denbora ere eskatu digute diasporatik, bukatzeko.