Skip to main content

Azken bideoak: Politika

bideoa prestatzen
Beñat Zaldua: “Independentismoaren arazoetako bat da ez direla ados jartzen 2017an gertatutakoaren errelatoari buruz”

2020-10-21
Audientzia Nazionalak Josep Lluís Trapero Eskuadra Mossoen buru ohia absolbitu duen egunean gurekin izan dugu Beñat Zaldua kazetaria. Kasu konkretu horri buruz, Otsailean egitekoak diren Kataluniako hauteskundeei buruz eta Madrilgo Diputatuen Kongresuak VOXek aurkeztutako zentsura mozioari buruz hitz egin dugu.
bideoa prestatzen
Trapero mossoen buru izandakoa absolbitu du Auzitegi Nazionalak

2020-10-21
Josep Lluis Trapero, Eskuadra Mossoen buru ohia absolbitu egin du Audientzia Nazional Espainiarrak. 2017Ko urriaren 1eko erreferendumaren testuinguruan mossoek izandako jarreragatik epaitu dute, orduko Governeko presidentarekin eta kontseilariekin egin zuten moduan. Haien kasuan ez bezala, Trapero absolbitu egin du Audientza Nazionalak.
bideoa prestatzen
Mikel Serrano: "Jaurlaritza ez da Zumarragarekin harremanetan jarri"

2020-10-20
Gaur Gaur albistegiaren baitako elkarrizketaren tartean, Zumarragako alkate Mikel Serrano izan dugu gurekin. Covid19 gaitzaren ondorioz herriak bizi duen egoera zaila azaltzeaz gain, Lakuako gobernuaren erabakien "zai" daudela salatu du, itxaronaldi honek "ezegonkortasuna" dakarrela argudiatuz. Horiek horrela, Serranok berak Eusko Jaurlaritzari bilera eskatu diola nabarmendu du.
bideoa prestatzen
Josune Gorospe: "Asko hitz egin behar dugu oraindik baina Madrilen aurrekontu berriak behar dira"

2020-10-19
Gurean Gaur albistegiaren baitako elkarrizketaren tartean, EAJ-ko diputatu Josune Gorospe izan dugu gurekin. Berarekin batera, izurriaren ondorioen inguruan, Madrilgo gobernuarekin adostu beharreko eskumenei buruz edo aurrekontuen bilakaera aztertu ditugu.
bideoa prestatzen
Josune Gorospe: "Covid 19ari aurre egiteko plangintzak arintasunez egokitu behar dira momentu bakoitzeko errealitateari"

2020-10-19
Josune Gorospe EAJko diputatua izan dugu Hamaika Telebistan. Covid 19ak eragindako pandemiaren egoera aztertu dugu, eta azpimarratu du neurriak "etengabe" hartu behar direla, eta nabarmendu du plangintzak "arintasunez" egokitu behar direla momentu bakoitzeko errealitateari. Era berean, herritar guztiek arduraz jokatu behar dutela azpimarratu du: "Guztiok neurriak hartzen baditugu lortuko dugu gizartean birusaren eragina txikitzea". 
bideoa prestatzen
EH Bilduk azpimarratu du Txibite presidentearen jarrera baikorra Nafarroako kontuen negoziazioen karira

2020-10-14
Abertzaleen koalizioaren partetik Bakartxo Ruizek, atzo arratsaldeko bileraren ostean, ziurtatu zuen bi parteak prest daudela 2021ko aurrekontuen inguruan akordioak erdiesteko.