Skip to main content

Azken bideoak: GKEak

bideoa prestatzen
Elikagaien Bankuak bilketarik "garrantzitsuena eta handiena" egingo du asteburuan

2019-11-22
Hainbat dendatan egingo da eta bonoak erosiz ere lagundu ahalko da. Zazpigarrenez antolatu du Espainiako Elikagaien Bankuen Federazioak ekimena eta Hego Euskal Herrian 825 saltokitan egongo dira bilketarako kutxak. Asteburu honetan urte osoko produktuen laurdena jasotzen dute. Ekimena aurrera eramateko elikagaien bankuek elkartasuna eskatu diete herritarrei, bai boluntario gisara baita dohaintzak eginez ere.
bideoa prestatzen
Adinekoen bakardadeari aurre egiteko dirua bildu du Bizkaiko Gurutze Gorriak

2019-10-11
Banderatxoaren eguna ospatu du gau Bizkaiko Gurutze Gorriak. Erakundeko boluntarioek kalean bildutako dirua pertsona nagusien bakardadearen aurka borrokatzeko bideratuko dute aurten, baita zahartze aktiboa eta nagusien autonomia bultzatzera. 300 boluntario inguruk 500 itsulapiko jarri dituzte 40 puntutan.
bideoa prestatzen
"Biktima guztiei" barkamena eskatu diete hainbat GKEetako ordezkariek

2019-10-07
Foro Sozial Iraunkorrak deituta, gobernuz kanpoko hainbat erakundek "adierazpen autokritikoa" egin dute, indarkeriaren inguruan iraganean izandako beren jarrera dela eta. Horrela, barkamena eskatu diete ETAren biktimei eta estatuaren indarkeriaren biktimei, “egoerak eskatzen zuen bezala” jokatu ez izana onartuz.
bideoa prestatzen
"Tantaz tanta" Niger lagundu dute Abusu ikastolako ikasleek

2019-03-22
Abusu Ikastolako Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako ikasleek, Niger laguntzeko lasterketa solidarioa antolatu dute Uraren Nazioarteko egunean. UNIFEC-ekin batera, urte osoko proiektu baten ostean, Afrikako herrialde hartara ura eramaten laguntzeko burutu dute ekimena. Orotara, 400 pertsona baino gehiagok hartu dute parte “Tantaz tanta niger lagundu dezakegu” lemapean ospatu den lasterketa solidarioan. Dortsal bakoitza euro bateko prezioan saldu eta irabazi guztiak UNICEF-ek Nigerren burutzen dituen ekintzetara bideratu dira.
bideoa prestatzen
Elikagai banaketa duindu eta arreta pertsonalizatua eskainiko duen gunea ireki dute Santutxun

2018-11-13
Beharra duten 900 familiari baino gehiagori lagunduko die Bilboko Santutxu auzoko elikagai banaketa gune berriak. Elikagai banaketa duina eta herritarren arreta pertsonalizatua bermatu nahi dituzte gune berriaren bidez.
bideoa prestatzen
La Naval langileen elkarretaratzea PSE--EEko egoitzaren aurrean

2018-10-25
Naval-eko langileek mobilizazioa egin dute Bilbon PSEk duen egoitzaren aurrean. Administratzaileak astelehenean aurkeztuko die lan erregulazio espedientea eta kalean geratuko dira aldaketarik ez badago. Naval publikoa egin dezaten eskatu diete berriz ere Madril eta Gasteiz-eko gobernuei.