Skip to main content

Azken bideoak: Hezkuntza

bideoa prestatzen
Nekane Balluerka: "Etxealdian, Euskal Herriko Unibertsitateak 5500 inpaktu mediatiko sortu zituen"

2020-11-09
Gurean Gaur albistegiaren baitako elkarrizketaren tartean, EHUko errektore Nekane Balluerka izan dugu gurekin. Kargua uzteko aste gutxi falta zaizkionean, Hamaika Telebistan agintaldiaren balantzea egiteaz gain, aurrera begirakoak marraztu ditu.
bideoa prestatzen
Esako urtegia, uraren kudeaketa eta auzoetako prebentzio taldeak hizpide Nafarroa Gaurren

2020-11-03
Iruñeko Auzoetako prebentzio taldeak babesteko elkarretaratzeak eginen dituzte gaur eta kritikatu dute Navarra Sumaren erabakia, ez dela teknikoa baizik eta politikoa.
bideoa prestatzen
Iruñeko haur eskoletako gurasoen plataformak salatu du “eskaintza murritzak” euskara “zokoratu” duela

2020-10-29
Ikasturte berria martxan, euskarazko haur eskolen eta familien egoera azaldu dute Gurasoen elkartetik. Adierazi dute haur eskolen banaketak euskarazko plazak nahi dituzten gurasoei sortzen dien arazoa.
bideoa prestatzen
Euskararen hauspoa, Errigora, eta 'Rojos' liburua Nafarroa Gaurren

2020-10-27
Gaurko saioan begiratua emango diogu Osasuna taldearen mendeurrenari eta Errigora eta Agerraldiaren aurkezpenaz arituko gara.
bideoa prestatzen
Txaro del Campo, Ortuellako Marcelino Ugalde eskolan izandako eztandaren 40. urteurrena gogoan

2020-10-21
Urriaren 23an, 40 urte beteko dira Ortuellako Marcelino Ugalde eskolan izandako gas leherketaz geroztik. Ezbeharrak 53 hildako lagatu zituen, horietako 50 haurrak, eta zauri mingarria eragin zuen Ortuellako, Meatzetako, Bizkaiko eta Euskal Herriko jendartean. Gure herriak bizi izan duen tragediarik handienetakoa. Eskola hartako irakasle zen Txaro del Camporekin hitz egiteko aukera izan dugu. Bizitzaren paradoxak, haurdun zegoela, goiz horretan ondoezik sentitu zen, eskolatik medikura joan eta ondoren baja aurkeztera bueltatu zen ikastetxera. Handik bi urtetara, gas eztanda lehertu zen. Txaro del Campok istripuaren berri taxi batean izan zuen eta handik ordu batzutara eskolan agertu behar izan zuen bizirik zegoela azaltzea. Justuki bi hilabete beranduago, 1980ko abenduaren 23an, haren semea jaio zen, Koikili Lertxundi del Campo futbolari ohia hain zuzen ere.
bideoa prestatzen
Koldo Tellitu: "Eusko Jaurlaritzarekin akordioa gertu dago"

2020-10-21
Gurean Gaur albistegiaren baitako elkarrizketaren tartean, Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko lehendakari Koldo Tellitu izan dugu gurean. Covid19 gaitzak hezkuntzan eragindako arazoak, aurrera begirako erronkak eta euskarak behar duen bultzadaren inguruan mintzatu da. Hortaz gaindi, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburutzarekin izandako elkarrizketen ondorioz, bi aldeen arteko akordioa "gertu" dagoela nabarmendu du.