Skip to main content

Azken bideoak: Euskara

bideoa prestatzen
AEK-k kultur sorkuntzarako beka bat sortu du "sorkuntzari bultzada emateko"

2020-04-06
KORRIKA kulturalaren bidez, lan bat sarituko du bi urterik behin. Honela, AEKren helburua da sorkuntzari bultzada ematea eta euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramatea. Euskal sortzaile orok parte hartu ahal izango du, diziplina bakarra erabiliz edo hainbat nahastuz. Derrigorrezko eskaria da, baina, lanaren emanaldiak agertoki edo plaza batean aurkezteko modukoak izatea. Beka 23.000 eurokoa izango da eta sortzaile bakoitzak bi proiektu baino ezin izango ditu aurkeztu
bideoa prestatzen
Euskararen II. Plan Estrategikoaren helburua “adostasun sozial eta politikoak” lortzea izango dela nabarmendu du Nafarroako Gobernuak

2020-03-09
Ollo kontseilariak nabarmendu du lehen aldia dela Nafarroako Gobernuak bere hizkuntza-politikaren ekintzak eta helburuak modu planifikatu eta ordenatuan jarri dituena. Era berean positibotzat jo du emandako urratsa.
bideoa prestatzen
5.000 lagunetik gora batu ziren larunbatean Iruñean euskal hiztunen eskubideak aldarrikatzeko

2020-03-02
Hizkuntza eskubideen defentsan deitutako manifestazioan nafar guztiak “berdintasunean tratatzeko” eskatu zuten, eta Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza sailak eta Iruñeko Udalak euskararen aurka hartutako jarrerak salatu zituzten. Hain zuzen, haur eskoletako guraso eta etorkizuneko ikasleek ireki zuten martxa.
bideoa prestatzen
Sindikatu eta alderdiek bat egin dute euskararen aurkako erasoak salatzeko deitutako manifestazioarekin

2020-02-28
Golem zinematik aterako da arratsaldeko bostetan “Euskara eskubidea. Ni más ni menos” leloa duen manifestazioa.
bideoa prestatzen
Euskarazko hezkuntza defendatzeko manifestazioa deitu dute otsailaren 29rako

2020-02-21
Nafarroako euskalgintzak bertako hizkuntzaren kontrako azken erasoei erantzuteko manifestazioa antolatu du Iruñean.
bideoa prestatzen
Pederastia, hondakinen kudeaketa eta euskara NUPen gai nagusi gaurkoan

2020-02-18
Estatu mailako elizaren erasoen lehendabiziko elkartea Nafarroan sortu da. Horrek eliza katolikoaren inpunitatea erdigunean jarri du eta biktimen aitortza eskatzen dutenen ahotsen oihartzuna geroz eta zabalagoa da.