Skip to main content

Azken bideoak: Zinema

bideoa prestatzen
Atzeratu egin dute Dock of the bay jaialdiaren 14. edizioa

2020-11-06
Urtarrilaren 11tik 16ra bitartean ospatu behar zuten Dock of the bay-ren 14 edizioa baina Jaurlaritzak hartutako azken neurriek eta, orokorrean, koronabirusaren bigarren olatuak ekarritako egoera ikusita, ekainera arte atzeratzea erabaki dute antolatzaileek. Hain zuzen, ekainaren 7an ezarri dute data berria.
bideoa prestatzen
Asteburu honetan ospatuko da GetxoExpress film laburren lehiaketa

2020-10-22
Abian da asteazkenetik GetxoExpress laburmetraien lehiaketaren bosgarren aldia. Programazioari Inge Saez-en hitzaldiarekin eman zioten atzo hasiera eta gaur Jon Garaño moriarti ekoiztetxeko kideak eman dio jarraipena, taldelanaren inguruko masterclass bat eskainiz. Egitarauaren erdigunea, aldiz, asteburuan zehar garatuko da, 25 talde partehartzaileek aurtengo gaia ezagutuko dute ostiralean eta igandera arte izango dute euren laburmetraia garatzeko.
bideoa prestatzen
Urriaren 5etik abian da Bilboko Zinemakumeak gara jaialdia

2020-10-08
Emakumeek sortutako zinemaren zikloak 25 urte ospatu ditu aurten eta bere ibilbidea gogorarazteko baliatu dute. Urriaren 14an emango diote amaiera 25 urteko historia biltzen duen dokumentalaren eta hitzaldiaren bitartez.
bideoa prestatzen
"Akelarre" filma Hegoaldeko aretoetan estreinatuko da gaur

2020-10-02
Euskal Herrian grabatu da sorgin-ehiza ardatz duen pelikula eta euskarak ere tokia du testuan, zuzendaria argentinarra izanagatik. Hiru euskal ekoiztetxek hartu dute parte proiektuan.
bideoa prestatzen
Xabi Berzosa ekoizleari eta Ander Iriarte zinemagileari elkarrizketak

2020-09-26
Gaur amaituko da Zinemaldia, eta honenbestez, hemen duzue 2020ko Zinemaldiko azken Zurriolako Butaka saioa. Xabi Berzosa ekoizlea eta Ander Iriarte zinemagilea elkarrizketatu ditu Tessa Andonegik. Urtzi Urkizu Berriako kazetariak ere bertso bat eskainiko digu saioa borobiltzeko. Hemen duzue ikusgai.
bideoa prestatzen
'Hil kanpaiak' aztertuko dugu Imanol Rayo pelikularen zuzendariarekin

2020-09-25
Euskarazko pelikula baten estreinaldiaz mintzatuko gara: Hil kanpaiak. Horretarako, gurera etorriko da Imanol Rayo pelikulako zuzendaria. Marina Palacio zinemagile gazteak 'Ya no duermo' film laburraren nondik norakoak azalduko dizkigu. Mikel Zumeta (Berria) eta Gorka Bereziartuak Sail Ofizialaren ber