Skip to main content

Albisteak

Mundua

Covid-19a AEBetako hauteskunde kanpainan

admin, 2020-10-23

Musukoa jantzi gabe sartu zen atzo platora Donald Trump, hauteskunde kanpainako azken debatera. Joe Biden hautagai demokratak atrilera bidean zihoala kendu zuen, kameren aurrean. Bi hautagaiak Covid-19aren aurrean izaten ari diren jarrera ezberdinaren adibide izan zen atzokoa.

 
Gizartea

Eguzki Urteaga: "Eskuin muturrak ez du boterera iritsi beharrik erabaki politikoetan eragina edukitzeko”

admin, 2020-10-22

Ipar Euskal Herrian ere etxeratze agindua ezarri du Parisek. Iluntzeko 21:00etatik aurrera ezingo da kalera irten. Neurri horiei buruz, eta Paris inguruetako institutu bateko irakasle baten aurkako erasoaren harira Macronek hartutako neurriei buruz hitz egin dugu Eguzki Urteaga soziologoarekin. Testuinguru horretan ultraeskuinak botorea bereganatu gabe politikagintzan eragiteko duen gaitasuna azaldu digu, eta VOX alderdia Madrilgo kongesuan zentsura mozioarekin egiten saiatu dena jarri du adibidetzat.

 
Mundua

Gaur berrekin diete Brexitaren negoziaketei

admin, 2020-10-22

Gaur berrekingo diete brexitari buruzko engoziaketei Londresek eta Bruselak. Akordioa urtarrilaren 1ean indarrean sartzea nahi bada, bi aste dituzte aldeek adostasunetara iristeko. Adostasunik ezean, urtarrilaren 1etik aurrera ez lukete inolako akordio ekonomikorik izango Britainia Handiak eta Europar Batasunak.

 
Osasuna

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 1.033 positibo berri atzeman dituzte azken 24 orduetan

admin, 2020-10-22

Azken orduan jaso diren datuen arabera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 1.033 koronabirus positibo berri atzeman dituzte, 13.470 PCR proba egin ondoren, eta 100.000 biztanleko 14 eguneko inzidentzia tasa 418,28koa izan da. Testuinguru honetan, Maddalen Iriarte EH Bilduko Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak eskatu dio Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariari neurri zorrotzak hartzeko pandemia geratzeko.

 
Atxilotuak / presoak

Espainiako Gobernuak lekualdatutako 58 euskal presoetatik 11 bakarrik daude Euskal Herrian

admin, 2020-10-22

Etxeratek Pedro Sanchezen Gobernuari berriro galdetu dio zergatik ez dituen euskal preso guztiak Euskal Herriko espetxeetara eramaten. Senideen eta hurbilekoen elkarteak azaldu duenez, 2018ko ekainetik Espainiako Estatuan izan diren 63 preso-mugimenduetatik 12 baino ez dira hurbildu Euskal Herriko espetxeetara.

 
Politika

Beñat Zaldua: “Independentismoaren arazoetako bat da ez direla ados jartzen 2017an gertatutakoaren errelatoari buruz”

admin, 2020-10-21

Audientzia Nazionalak Josep Lluís Trapero Eskuadra Mossoen buru ohia absolbitu duen egunean gurekin izan dugu Beñat Zaldua kazetaria. Kasu konkretu horri buruz, Otsailean egitekoak diren Kataluniako hauteskundeei buruz eta Madrilgo Diputatuen Kongresuak VOXek aurkeztutako zentsura mozioari buruz hitz egin dugu.