Skip to main content

Albisteak

Euskara

Dagoeneko lehen ahobizi eta belarriprestek izena eman dute Euskaraldian

admin, 2020-09-29

Aurtengo euskaraldia egoera ezohikoan gauzatuko bada ere, mordoxka dira jada ekimenean izen ematera animatu direnak. Ariketa sozial masibo honen bidez euskara ulertzen duten hiztunen arteko ahozko hizkuntza-ohiturak aldatu nahi dira, gizartearen gun guztietara zabalduz.

 
Politika

Jon Paredes "Txiki" eta Angel Otaegi omendu zituzten atzo Zarauzko hilerrian

admin, 2020-09-28

Txikiri, Otaegiri eta 1936tik gaur egundaino Euskal Herrian bakea eta askatasuna lortzeko bizitza eman duten herrikide guztiak oroitu nahi izan zituen atzo Sortuk. ETAko bi militante horien fusilamenduen 45. urteurrena izan zen atzo eta horren harira, LaDirecta hedabideak bideo bat egin du Txikiren azken gutuneko mezu nagusia gogoratuz.

 
Osasuna

Osakidetzako langileek protestekin jarraitzen dute "muturreko egoera" bizi dutela salatzeko

admin, 2020-09-25

Goizean elkarretaratzea egin dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako osasun arloko langileek Covid-19aren ondorioz bizi duten egoera larria salatu nahian. Sindikatu guztiek bat egin dute eta urriaren 3rako manifestazioa deitu dute Bilbon. Han izango dira Osakidetzako mediku, erizain, zeladore eta garbitzaileak, besteak beste.

 
Gizartea

Zahar etxeetako bisitak eta irteerak zehazteko protokoloa berritu du Eusko Jaurlaritzak

admin, 2020-09-23

Pandemia honen ondorioz, familia asko gelditu dira etxean erresidentzietan dituzten senitartekoak ikusi ezinik. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan bisitak eta irteerak mugatuak izan dira azken hilabeteetan eta horren aurrean Jaurlaritzak atzo onartu zuen zahar etxeetako protokolo berria.

 
Gizartea

Mikel Zabaltza gazte orbaiztarra desagertu zenetik ia 35 urte pasa dira jada

admin, 2020-09-22

Orain dela 35 urte, 1985ean Mikel Zabalza gazte orbaiztarra desagertu zen. Guardia Zibilak ETAko militante batekin nahasi eta 20 egunez desagertuta egon ondoren, bere gorpua Bidasoa ibaian agertu zen. Horren harira, desagerpenari buruzko dokumentala egin dute Miguel Angel Llamas "Pitu"k eta Amaia Merinok, eta gaur da estreinatzekoa Donostiako Zinemaldian.

 
Politika

Sarek eta Etxeratek osasun-larrialdiak eragindako euskal preso eta senideen "inkomunikazio egoera" salatu dute

admin, 2020-09-21

Euskal presoek eta haien senideek oso une zailak bizitzen jarraitzen dutela nabarmendu du Sarek. Koronabirusaren ondorioz, inkomunikazioan izandako beldurrari, ziurgabetasunari eta hutsuneari, orain, hainbat espetxetan komunikazioak etetea gehitu zaie.