Skip to main content

Albisteak

Osasuna

Azken orduotan 409 koronabirus kasu berri atzeman dituzte EAEn

admin, 2020-08-31

Azken 24 orduetan 409 COVID-19 kasu berri detektatu dituzte Eskal Autonomia Erkidegoan. Horiek 5.928 OCR proba egin ondoren detektatu dituzte. Lurraldeka, 41 Araban, 225 Bizkaian eta 132 Gipuzkoan. Bestetik, erkidegotik kanpo bizi diren 11 lagunek ere positibo eman dute.

 
Gizartea

Gutxienez 43.000 pertsona kutsatu ditu Covid-19ak Euskal Herrian

admin, 2020-08-28

Gaur betetzen dira sei hilabete Euskal Herrian lehen Covid-19 kasuak detektatu zirenetik. Bi kasu baieztatu ziren otsailaren 28 hartan. Bat Araban eta bestea Gipuzkoan. Ordutik hona 43.000 kasu baino gehiago baieztatu dituzte Hego Euskal Herrian. Horiei zehaztasunez jakiterik ez dagoen Ipar Euskal Herriko datuak gehitu beharko litzaizkieke. Hildakoak berriz 2.204 izan dira.

 
Ekonomia

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak babestu egin du tabernak gauez ixteko agindua

admin, 2020-08-28

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak babestu egin du tabernak gauez ixteko agindua Bizkaiko eta Gipuzkoako ostalarien elkarteek ezarritako salaketari erantzunaz. Eusko Jaurlaritzak abuztuaren 19an kaleratu zuen aginduaren aurka aurkeztu zuten salaketa hori.

 
Kirola

Talde urdinak irabazi du Udako Torneoaren lehen edizioa

admin, 2020-08-28

Olatz Arrizabalagak, Irantzu Etxebestek eta Nora Mendizabalek osatzen duten Reyes Azkoitiaren taldeak irabazi du Udako Torneoaren lehen edizioa. Taldean, ordea, azpimarratzekoak izan dira Arrizabalaga gernikarraren garaipenak, txapelketan jokatu dituen bederatzi lau eta erdiko partidak irabazi baititu, finaleko biak barne.

 
Kultura

Abian da Hamaika-klik ikus-entzunezkoen lehiaketa

admin, 2020-08-27

Hamaika Telebistaren hamaikagarren urteurrenaren ospakizunaren baitan, 'Hamaika Klik' ikus-entzunezkoen lahiaketa jarri dugu martxan. Gaia librea da eta lanak euskara hutsean aurkeztu beharko dira. Irabazleek sari bikainak izango dituzte.

 
Gizartea

Gutxienez 482 indarkeria kasuk argitu gabe jarraitzen dutela salatu du Foro Sozialak

admin, 2020-08-27

Gutxienez 482 indarkeria kasuk argitu gabe jarraitzen dute Foro Sozial Iraunkorrak jakinarazi duenez. Horien artean, zazpi kasu behartutako desagertze modura daude dokumentatuta. Horiek indarkeriaz baliatu diren hainbat agentek gauzatu zituztela adierazi du Nekane Altzelai bozeramaileak.