Skip to main content

Albisteak

Politika

Elisenda paluzie, ANC: "Gobernuak ez du pausurik eman independentziarako bidean"

admin, 2020-09-07

Egun batzuk besterik ez dira geratzen aurtengo Diadarako. Ezohikoa izango den egun horri buruz hitz egin digu Elisenda Paluzie, ANCko presidenteak. Covid-19ak protestetan izango duen eraginaz gain, Urriaren 1eko erreferendumaz geroztik gobernuak izandako jarreraz eta alderdien arteko hika mikez jardun dugu, besteak beste, berarekin.

 
Zinema

Zinemaldiaren 68. edizioari dagozkion antolakuntzaren xehetasunak aurkeztu dituzte

admin, 2020-09-04

Bereziki ezberdina izango da egun bizi dugun egoerak baldintzatuta Zinemaldiaren 68. edizioa. Gaur aurkeztu dituzte edizio honi dagozkion antolakuntzaren xehetasunak, Tabakalerako zinema aretoan. Horiek erabakitzerako orduan Europako gainontzeko zinemaldiak ere kontuan izan dituztela nabarmendu du Jose Luis Rebordinos zuzendariak.

 
Gizartea

Seme-alabak koarentenan dituzten gurasoentzako neurri berriak aztertzen ari dira

admin, 2020-09-03

Hego Euskal Herriko ikasturtea hastear denean, Espainiako Gobernua koarentenan dauden haurren gurasoei gaixo-agiria eman edo ez aztertzen ari da. Aurreko egunetan ohartarazitakoaren arabera, haurrak positibo emanez gero bakarrik emango zaie baja gurasoei. Gaur zehaztapen gehiago eman ditu.

 
Hezkuntza

Ipar Euskal Herrian lehenengotik emango diete gurasoei gaixo-agiria, hegoaldean ez

admin, 2020-09-02

Ipar Euskal Herriko eskolek atzo hasi zuten ikasturte berria eta hegoaldean datorren astean dira hastekoak . Covid-19aren hedapena dela eta, Frantzian lehenengotik emango diete gurasoei gaixo agiria ikastetxe bat ixten bada. Horrela, gurasoak haurraren hezkuntzaz arduratuko dira. Espainian, ordea, soilik positibo eman duten haurren gurasoek izango dute gaixo-agiria eskatzeko aukera.

 
Ekonomia

Espainiako Gobernuak gaur berrekin die telelana arautuko duen legea onartzeko negoziazioei

admin, 2020-09-01

Langile gehienak aste honetan hasi dira lanean, eta akordioa iraila amaitu aurretik lortu nahi dutela adierazi dute. Koronabirusaren pandemiak areagotu egin du etxetik lan egiteko beharra. Gutxi dira langileekin eginiko hitzarmenetan telelana arautua duten enpresak, eta Hego Euskal Herrian ez dago lan mota horri buruzko legerik.

 
Ekonomia

Urrutiko lanaren erabakia borondatezkoa izango da enpresarentzat eta langileentzat

admin, 2020-08-31

Iraila hastear da eta horrekin bat, hainbat langile beren postuetara itzultzear daude. Askok etxetik jardun beharko dute lanean, eta horrek dakartzan zalantzak argitze aldera, Espainiako Gobernua lege bat lantzen ari da. Bihar ekingo die berriz negoziazioei sindikatu nagusiekin eta enpresaburuen elkarteekin.