Skip to main content

Albisteak

Politika

EH Bilduko Mahai Politikoak aurrekontuen inguruan ohiko bilera egin du

admin, 2020-09-14

Subiranistek adierazi dute aurrekontuak kurtso politiko batean dauden legerik garrantzitsuenak direla, hor finkatzen baitira non eta zein lehentasunekin egingo diren gastu publikoak. Madrilera begira, aurrekontuez gain, Otegik nabarmendu du datozen urteetako norabide politikoa jokoan dagoela.

 
Kultura

Patxi Lopez de Uralde artzainak irabazi du Ordiziako 47. Gazta Lehiaketa

admin, 2020-09-11

Pandemia honen ondorioz, hainbat ekitaldi bertan behera utzi behar izan badira ere, Ordizian urtero egiten den Gazta Lehiaketa ospatu ahal izan dute. Larreako Patxi Lopez de Uralde artzainak irabazi du 47. edizioko saria. Gazta irabazlea 9.200 eurotan saldu dute enkantean.

 
Gizartea

Mikroplastikoen aurrean Eguzkiko kideak ez du irtenbiderik ikusten

admin, 2020-09-11

Mikroplastikoak bost milimetrotik beherako neurria duten plastiko zatiak dira. Horiek askotan plastiko handien zatikatzearen ondorioz sortzen dira, baina Garikoitz Plazaola Eguzki Talde Ekologistako kideak esan digu ez dela horrela beti. Honen aurrean, ohiturak aldatzea komeni dela nabarmendu du, plastikoak sortzeari utzi eta horrela murrizteko.

 
Euskara

Euskaraldian entitateen lanketan haur eta gazteei zuzendutako eskaintza nabarmendu dute

admin, 2020-09-10

Aurtengo Euskaraldian entitateen lanketan haur eta gazteei zuzendutako eskaintza nabarmendu dute eragileek. Hezkuntza komunitatearen jardunean hizkuntza ohiturak lantzeko hainbat aukera eskaini dituzte. Esaterako, unitate didaktikoak. Bestalde, 16 urtetik gorakoak irailaren 24tik aurrera eman ahalko dute izena ekimenean.

 
Kultura

Gipuzkoako Foru Aldundiak 'Kultura Eskola Bonua' jarri du martxan gazteek arte eszenikoak eta museoa bisita ditzaten

admin, 2020-09-09

Gipuzkoako Foru Aldundiak Kultura Eskola Bonua ekimena jarri du martxan, sektorea suspertu eta gazteen interesa pizteko. Kultura departamenduak jarri du martxan bonua eta helburua da Gipuzkoako gazteek arte eszenikoak eta museoak bisitatzea. Aste honetan 33.000 deskontu banatuko dizkie 16 eta 17 urte bitarteko ikasleei.

 
Kultura

Artea eta giza eskubideak uztartuz gizarte eraldaketa sustatzeko Arteria proiektua sortu dute

admin, 2020-09-08

Dar-dar produkzioak gizarte ekimen kooperatiboak Arteria proiektua sortu du artearen sozializazioa bultzatu, eta sortzailea eta bere lana balioan jartzea helburu izanik. Proiektu honen garapena hiru fasetan diseinatu dute: Bilgunea, Plataforma eta Sorkuntza.