Albisteak
Euskara Planak herri administrazioetan euskaraz aritu ahal izatea du helburu
L.Ferro, 2014-01-24Eusko Jaurlaritzaren bosgarren Euskara Plana aurkeztu du gaur Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordeak. Herritarrek administrazioetan arreta euskaraz jaso ahal izatea du helburu eta beraz, baita bertako langileen lan hizkuntza euskara izatea ere. Jaurlaritzako goi karguek ere euskararekiko inplikazio handiagoa izan behar dutela dio.
Langabeziak behera egin du Hego Euskal Herrian
B.Gartzia, 2014-01-23Espainiako Estatistika Institutuak argitaratutako biztanleria aktiboaren azken emaitzen arabera, langabeziak behera egin du 2013an Hego Euskal Herrian. Zehazki, iazko urte amaieran 2012koan baino 6900 langile gutxiago zeuden lanik gabe.
Aldaketa politikoa behartzeko helburuarekin jardungo du LABek
B.Gartzia, 2014-01-23LAB sindikatuak urteroko delegatuen batzar nazionala burutu gaur Donostiako Atano III pilotalekuan. 2014rako erronka eta iniziatibak eztabaidatu dituzte batzarrean. Mugarri berriak jartzeko lan egiteko beharra azpimarratu du Ainhoa Etxaide idazkari nagusiak. Egoera ekonomiko eta sozialean aldaketak ekarriko dituen erabakiak behartzeko jardungo dutela adierazi du.
Opor fiskalengatik 50 milioi euroko isuna proposatu du EBko abokatuak
A.Zabala, 2014-01-23Europako Batasuneko Justizia Auzitegiko abokatu Eleanor Sharpstonek gaur jakinarazi du zein isun proposatuko duen Araba, Bizkai eta Gipuzkoako diputazioentzat, opor fiskalak emateagatik: 50 milioi euro. Proposamen hori ez da bete beharrekoa, baina auzitegiak gehienetan hartzen du aintzat abokatuaren eskaera.
Eroski absolbitzeko eskatu du fiskaltzak
L.Pereiro, 2014-01-22Eroskiko ekarpenen kaltetuek salatu dute legala izanda ere, engainagarria izan zela . Hala baieztatu dute gaur Bilbon, fiskaltzak Eroskiren absoluzioa eskatu duen egun berean eta BBVari diru itzultzeko eskatu zaion egun berean.
Bizkaiko sagardo denboraldiari hasiera eman dio Alex Txikon mendizaleak
A.Zabala, 2014-01-22Bizkaiko Sagardogile Elkartea osatzen duten 10 upategiek txotxa irekitzeko ekitaldia ospatu dute gaur Zornotzako Uxarte sagardotegian. Guztira 150.000 litro ekoiztu dituzte, guztiak Bizkaiko sagarrarekin. Aurtengo sagardoa errez edatekoa da, kolore hori bizikoa eta mingoztasun puntu bat duena.