Skip to main content

Azken bideoak: Gizartea

bideoa prestatzen
Donostiak emaitza onak eskuratu ditu Iraunkortasunari eta Klimari buruzko Urteko Txostenean

2020-10-30
Donostiak emaitza onak eskuratu ditu energian, ingurumen kalitatean, hondakinen birziklatzean eta mugikortasun iraunkorrean. Cristina Enea Fundazioaren Iraunkortasunaren eta Klimaren Behatokiak Donostiako Iraunkortasunari eta Klimari buruzko Urteko Txostena argitaratu du, 2019ko datuekin.
bideoa prestatzen
Oihana Teyseyre: "Bi etxealdien arteko diferentzia nagusiena da eskolak irekiak izango direla"

2020-10-29
Emmanuel Macron Frantziako presidenteak etxealdia agindu zuen Ipar Euskal Herrirako eta Frantziar Estaturako. Egoera honen inguruan hitz egin dugu Berriako kazetari Oihana Teyseyrerekin.
bideoa prestatzen
Datuen izurria: zer ari da gertatzen gure pribatutasunarekin pandemia garaian?

2020-10-29
Euskarabilduaren bederatzigarren edizioan bi gai uztartu dituzte: pandemia garaian agerian geratutako datuen zaintza eta horren aurrean teknologia burujabetzak egin ditzakeen ekarpenak. Besteak beste, honako galderei erantzun nahi izan die jardunaldiak: Sortzen ditugun datuak zertarako erabiltzen dituzte erraldoi teknologikoek? Zuzenbide Estatuaren ikuspegitik zein erabilera eman dakioke herritarren datuei? Pribatutasunak zer leku hartzen du?
bideoa prestatzen
Bihartik aurrera Ipar Euskal Herria konfinatu egingo dute

2020-10-29
Bihartik aurrera Frantziako Estatu osoa konfinatuko dute, eta beraz, Ipar Euskal Herri osoa ere itxita izango da. Neurri hori abenduaren 1a arte izango da indarrean, baina luzatzeko aukera izango du presidenteak. Hala ere, oraingo itxialdia udaberrikoa baino malguagoa izango da. Izan ere, Macronek bart iragarri zuen eskolak irekita izango direla, lanera joateko baimena izango dutela langileek, eta zahar etxeetako bisitak baimenduak izango direla. Ostatu eta jatetxeak, ordea, osorik itxi beharko dituzte.
bideoa prestatzen
Iruñeko haur eskoletako gurasoen plataformak salatu du “eskaintza murritzak” euskara “zokoratu” duela

2020-10-29
Ikasturte berria martxan, euskarazko haur eskolen eta familien egoera azaldu dute Gurasoen elkartetik. Adierazi dute haur eskolen banaketak euskarazko plazak nahi dituzten gurasoei sortzen dien arazoa.
bideoa prestatzen
Bi egunen ostean, gorantz egin dute positiboek Nafarroan

2020-10-29
Erkidegoaren egoerari buru eztabaidaren lehen hitzartzean, egungo egoera aztertu du Maria Txibite presidenteak.