Skip to main content

Azken bideoak: Kultura

bideoa prestatzen
'The Handmaid's Tale' eleberria euskaraz argitaratu du Txalaparta argitaletxeak

2020-10-26
“Neskamearen ipuina” eleberria argitaratu du Txalaparta argitaletxeak. Margaret Atwood idazlearen “The Handmaid’s Tale” nobela distopikoaren euskarazko itzulpena da, Zigor Garrok euskaratua. Kontakizuna Bruce Miller-ek sortutako telesailari esker lortu du oihartzuna azken urteotan.
bideoa prestatzen
Asteburu honetan ospatuko da GetxoExpress film laburren lehiaketa

2020-10-22
Abian da asteazkenetik GetxoExpress laburmetraien lehiaketaren bosgarren aldia. Programazioari Inge Saez-en hitzaldiarekin eman zioten atzo hasiera eta gaur Jon Garaño moriarti ekoiztetxeko kideak eman dio jarraipena, taldelanaren inguruko masterclass bat eskainiz. Egitarauaren erdigunea, aldiz, asteburuan zehar garatuko da, 25 talde partehartzaileek aurtengo gaia ezagutuko dute ostiralean eta igandera arte izango dute euren laburmetraia garatzeko.
bideoa prestatzen
Argentinako “Nire Aitzakia” laburmetraia eta Berexi Art-en “Eskuak” mikrobideoa, HamaikaKlik lehiaketako irabazleak

2020-10-23
Sarean eta formatu digitalean aritzen diren gazteek ikus-entzunezkoak euskaraz sortu, ekoitzi eta kontsumitu dezaten sustatzeko asmoz egin du Hamaika Telebistak Hamaika-klik ikus-entzunezkoen lehiaketa. Gai librean, dozenaka sorkuntza aurkeztu dituzte partaideek.
bideoa prestatzen
Kai Nakai: "Estereotipo asko egon dira reggaetoiarekin eta egia da matxista izan dela, baina aldatzen ari da"

2020-10-23
Bere hirugarren singlea kaleratu berritan egin dugu Kai Nakai abeslariarekin hitzordua. Reggaetoia, euskara eta feminismoa oinarri dituen proiektua sortu du Iratxe Aguilera gasteiztarrak iazko Durangoko Azokaren sormen bekak lagunduta. Aurki diskoa emango du argitara eta zuzeneko ikusgarria prestatzen dabil ere, Fruizeko Gaua estudioan.
bideoa prestatzen
MusikaZuzenean TB #117: Aguxtin Alkhat + Enrikko Rubiños (La Topadora)

2020-10-22
Lehen erreportajea osatzeko Lapurpiko Itsasu herrian izan gara, eta bertan Aguxtin Alkhat abeslaria genuen zain argitaratu berri duen "Hutsaren Hatsa" disko berria besapean. Hitz Bitan atalean Enrikko Rubiños bateria jotzailea ezagutuko dugu, urteak atzera Vendetta taldean aritua, eta egun La Topadora taldean murgildua
bideoa prestatzen
Kai Nakai, 'Irakurri, gozatu eta oparitu' ekimena eta Eremuak programa

2020-10-22
Kai Nakai abeslaria da aste honetako protagonista, Aste hoentan kaleratu du artista gasteiztarrak bere hirugarren single-a, "Ez dakit". Gainera, beste gai anitz jaso ditugu kultur arloko berrien errepasoa egiteko.