Skip to main content

Azken bideoak: Kultura

bideoa prestatzen
'Txorimalo' ikuskizuna, Euskadi Saria eta 'Kutsidazu bidea, Ixabel' musikala

2020-10-15
Yogurinha Borova eta Ibai Fresnedo 'Txorimalo: Normalaren uxatzaile' ikuskizunaz, Karmele Jaiori elkarrizketa Euskadi Sariaz, Maria Redondo Kutsidazu bidea Ixabel musikalaz... eta gehiago.
bideoa prestatzen
Kabaretarien lana gaueko tabernetako girotik aterako dute Yogurinha Borovak eta Ibai Fresnedok 'Txorimalo' ikuskizunaren bitartez

2020-10-15
Sexu askapenaren eta LGTBI kolektiboaren aldarrikapenei bide eman dieten Ibai Fresnedo ekintzaileak eta Yogurinha Borova artistak indarrak batu dituzte “Txorimalo: Normalaren Uxatzaile” ikuskizunaren sorreran. Urriaren 20tik 23ra bitartean lau emanaldi eskainiko dituzte Aldama Fabre Gallery aretoan. Hain zuzen, Drag kultura gaueko aisialdiaren testuingurutik atera eta galeria batean eskaintzea izan da Yogurinha Borovaren helburua proiektuaren sorreran eta hausnarketarako eta eztabaidarako tarteari irekiko dio ikuskizunak.
bideoa prestatzen
MusikaZuzenean TB #116: Cobra + Ritxi Blanco (Mockers)

2020-10-15
Lehen erreportajea osatzeko Cobra taldeko Haritz Lete eta Ekain Elotza musikariekin egin dugu hitzordua Zarauzko Torreoi ederrean. HITZ BITAN atalean Mocker's taldeko Ritxi Blanco gitarra-jotzailearen gustuen berri izango dugu. Amaitzeko musika albisteak.
bideoa prestatzen
2011tik banatu gabe egon diren Besarkada sariak banatu ziren atzo Azkuna Zentroan

2020-10-14
9 urteko etenaldi luzearen ostean, bart banatu zituen berriz ere Euskal Aktoreen Batasunak Besarkada sariak. Euskal aktoreak omendu eta ofizioa aldarrikatzeko baliatu zuen elkarteak Azkuna Zentroan ospatutako gala eta sektorea krisi sakonean dagoen honetan, kutsu aldarrikatzaile nabarmena izan zuen ekitaldiak.
bideoa prestatzen
74 urterekin zendu da asteburuan Javier Pagola kazetaria

2020-10-13
Nafarroako kazetaritzaren erreferenteetako bat izan zen.
bideoa prestatzen
Karmele Jaio (idazlea): "Sariak bizitza luzatuko dio liburuari"

2020-10-13
“Aitaren Etxea” lanarekin lortu du Euskadi Literatura Saria eta harekin batera, Iñigo Astiz kazetari eta idazle nafarraren “Joemak eta polasak” eta Miren Aisiainen “un millon de ostras en lo alto de la montaña” liburuak ere saritu ditu epaimahaiak, haur literatura eta lan literarioen ilustrazioaren ataletan, hurrenez hurren.