Skip to main content

Azken bideoak: Ekologia

bideoa prestatzen
Eusko Jaurlaritzaren "ekintza falta” salatu dute Sukar Horia kolektiboko ekintzaileek bidoiekin kateatuz

2020-06-24
Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzaren aurrean bi ekintzaile kateatu dira Trantsizio ekologikoa orain! leloak kamisetetan idatzita eta bi karril moztu dituzte. "Normaltasun berriak zaharraren antz handia" duela diote. Salatu dute “enpresa handi kutsakorrek irabazi handiak” dituzten bitartean, langileek "gero eta miseria handiagoa" sufritu behar dutela. Tentsio uneak izan dira rotaflexaz bidoia mozten eta zementuari mailukadaka eta zizelkadaka aritu direlako suhiltzaileak kateatutako ekintzaileak bidetik ateratzeko. Bi ordu inguruz eutsi diote ekintzari eta Ertzaintzak bost pertsona identifikatu ditu.
bideoa prestatzen
‘Euskal Y’-ak “gaitasun osoz aritzeko” 2037rainoko atzerapena izango duela adierazi dute

2020-06-17
Obralanen amaieraren atzerapena beraz 29 urtekoa izango da. Ondorioak Europar Batasuneko Kontu Auzitegiaren azken txostenetik ateratakoak dira, eta bertan adierazi dute abiadura handiko trenaren azpiegitura 2030erako amaiturik egon daitekeela baina Ipar Euskal Herriarekiko lotura 7 urte beranduago iritsiko dela.
bideoa prestatzen
Iñaki Mariskurrena (Atxondok AHTari Ez plataforma): “AHTaren obrak suposatzen duen gastua ekimen sozialetara bideratu dezatela”

2020-05-27
Jose Luis Abalos Espainiako Gobernuko Sustapen ministroak kargua hartzerakoan esan zuenez, urte askotan Abiadura Handiko Trenarekin «zentratuegi» egon dira gobernuak, eta trenen inbertsioak «birbideratu» beharko lirateke. Pedro Azpiazuk Ogasun eta Ekonomia sailburuak apirilean esan zuen gastu publikoa murriztu egin beharko litzatekeela, eta obra handiak atzeratu. Halere, COVID-19ak eragindako krisian diru sarrerak %20 inguru murriztuko direla kalkulatzen den honetan, errealitatea bestelakoa da. Hitzok kontuan hartu ez, eta martxan dira Euskal Y-aren obrak, horrek suposatzen duen hainbat eta hainbat milioitako gastuarekin. Alarma-egoera betean ekin diote berriz lanari Durangaldean, Atxondoko bailara zeharkatzen duen zatian hain zuzen ere. Osasun larrialdi egoera betean, haserrea eragin du horrek udalerriko herritarrengan eta hortaz aritu da Iñaki Mariskurrena Atxondok AHTari Ez plataformako kidea.
bideoa prestatzen
Arkaitzerrekan izandako isurketa fiskaltzaren aurrean salatu dute ekologistek

2020-05-21
Anerreka, Zubieta Lantzen eta Eguzki talde ekologistek Arkaitzerrekan izandako isurketa fiskala salatu dute. Horrez gain, erraustegiaren ardura duen Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioaren gardentasun falta ere salatu dute.
bideoa prestatzen
2050erako “karbono neutroa” izateko Klima Aldaketaren eta Trantsizio Energetikoaren lege egitasmoa onartu du Madrilek

2020-05-20
Ministroen Kontseiluak onartu du lege proposamena. 2050erako jarritako helburua lortzera bidean, zuzeneko CO2 emisiorik gabeko autoen erabilera eta energia berriztagarrien ekoizpena sustatzeko neurriak bideratuko ditu. Karbonoan neutroa izateak esan nahi du, planeta berotzen duten gas emisioen bezain beste baliabide daudela isuri horiek atzemateko eta deusezteko. Horretarako, adituek nabarmendu dute ezinbestekoa dela emisioak nabarmen murriztea. 2015ean Parisko Akordioan ezarritako helburua betetzea dago oinarrian: planetaren berotzea bi graduren azpitik mantentzea industrializazio aurreko garaiarekin alderatuta.
bideoa prestatzen
Imanol Ibero (Nekazaria): "Baratzetako aginduak nekazal kulturaren aurka egiten du"

2020-04-23
Hainbat ekoizlek, landa eremuko eragile eta sindikatuk eta baratze-zainek manifestua aurkeztuko dute heldu den asteazkenean Merindadeen plazako gobernu ordezkaritzan.