Skip to main content

Azken bideoak: Ekologia

bideoa prestatzen
AHTaren aurkako lau ekintzailek "Basque Rail Way 2020" jardunaldiak gelditu dituzte

2020-01-22
Eneko Goia Donostiako alkatea hitz egiten ari zen unean, oholtzara igo dira eta AHTaren aurkako afixak erakutsi dituzte. Eneko Goia hitza hartzekoa zen momentu horretan, Donostia, trenaren aldeko erreferentziazko hiria izatea nahi duela esateko asmoz. Aktibistak bota egin dituzte eta hiriko alkateak nabarmendu du “gutxiengoa” direla. Gaur inauguratu dituzte jardunaldiak eta han dira Jose Luis Abalos Espainiako Garraio ministroa eta Arantxa Tapia Jaurlaritzako Azpiegitura sailburua. Goizean, bileran konpromisoa agertu dute tren lasterraren lanak 2023rako bukatzeko.
bideoa prestatzen
Despopulazioaren mehatxupean dira Nafarroako zenbait eskualde

2020-01-16
Aurreko egunetan Nafarroako Gobernuak aurkeztutako datuek agerian utzi dute, biztanlerik gabe geratzeko arriskuan direla besteak beste Pirinioak eta Lizarraldea. Jada Iruñerriak erkidegoaren biztanleen erdia hartzen du, eta egoeraz kezkatuta Nafarroako Gobernuak iragarri du neurriak hartuko dituela biztanleriaren galera gutxitzeko asmoarekin.
bideoa prestatzen
Hiri Baratzea: laburpen saioa

2019-12-27
Saio honetan aurreko 31 progranen laburpena eskeiniko dugu
bideoa prestatzen
Hiri Baratzea: laburpen saioa

2019-12-27
Saio honetan aurreko 31 progranen laburpena eskeiniko dugu
bideoa prestatzen
"Ezohiko beroa" eta "meteorologia-inpaktu handiak" izan dira azken hamarkadaren ezaugarriak

2019-12-19
Munduko Meteorologia Erakundeak azken hamarkadaren inguruko txostena kaleratu du. Petteri Taalas erakundeko idazkari nagusiak ohartarazi duenez, "egoerak eragin suntsitzaileak izango ditu". Azken hamar urteotan izotzaren atzerapena inoizko handiena izan da, itsasoaren mailak gora egin du eta berotegi-efektuko gasak ere ugaritu egin dira, gizakiaren jardueraren ondorioz gehienbat. 2020an egoerak okerrera egingo duela aurreikusi du Munduko Meteorologia Erakundeak.
bideoa prestatzen
Hiri Baratzea: Rabanitoak erein, olibak jaso, piperren kontserbera eta neguko uzta lorontzietan

2019-11-22
Rabanitoak nola erein ikasiko dugu bidaurretako Aingeru Tabar nekazariaren eskutik, Oteizan olibak nola jaso erakutsiko digu Gorka Igualek. Kontserbas Iturri ezagutuko dugu Josu Iturriren bidez. Azkenik, Iñigo Segurola lorontzietako neguko uztaren inguruan arituko zaigu.