Skip to main content

Azken bideoak: Osasuna

bideoa prestatzen
Maite Ayarra (Medikua): "Osasungintza publikoaren arduradunek askotan teknologiari erreparatu diote pertsonei begiratu ordez"

2020-10-21
Covid 19 ak eragindako pandemiaren ondorioz, osasun etxeetan egoera larritzen ari da. Zein da osasun langileen egoera? Nola ari dira aurre egiten bigarren olatu honi? Maite Ayarra Uharteko osasun etxeko medikuarekin hitz egin dugu Nafarroa Gaur saioan.
bideoa prestatzen
Koronabirusak agerian utzi ditu oinarrizko osasun arreta eta zaintzaren gabeziak

2020-10-20
Oinarrizko arretako langileak kezkatuta, nekatuta eta urduri daude COVID19aren egoerarengatik.
bideoa prestatzen
Nafarroa eta bertako ostalaritza itxiko du Foru gobernuak ostegunean

2020-10-20
Printzipioz hamabost egunez aplikatuko dituzte neurriak, eta Txibite presidenteak ohartarazi du abiadaz hartu dituztela “erkidegoak ezin duelako gehiago itxaron”.
bideoa prestatzen
Kutsatutakoen %10-20k bakarrik izan dezakete transmisioaren %80tik 90era bitarteko erantzukizuna

2020-10-19
Covid-19ak ez du berdin jokatu biztanleria-dentsitate, klima eta adin-talde ezberdinak dituzten lekuetan, ezta herrialde berean ere, eremu batzuek eragin edo hilkortasun handiagoa izan baitute, eta beste batzuek, berriz, eragin txikiagoa. The Atlantic-en argitaratutako artikulu batean Zeynep Tufeckik hausnartu du koronabirusak zergatik jokatzen duen horrela.
bideoa prestatzen
Azken 24 orduotan berriro ere gora egin dute covid-19 kasuek Nafarroan

2020-10-19
467 izan dira, Nafarroako Gobernuak aurreratutako datuen arabera, eta positibo tasa %17,2ra igo da. 56 positibo gehiago dira, aurreko egunarekin alderatuta. Guztira 2.719 PCR proba egin zituzten, larunbatean baino 617 gutxiago, baina hala ere positibotasun tasak gora egin du, nabarmen gainera, eta %12,3tik %17,2ra salto egin du.
bideoa prestatzen
Nafarroak 500 positiboen langa gainditu du ostegunean

2020-10-16
Iruñeko egoera epidemiologikoak okerrera egin du. Iruñerriko 11 osasun eskualdek 10 gaixo berrien muga gainditu dute eta erriberan hiruk.