Skip to main content

Albisteak

Atxilotuak / presoak

Etxerat-ek presoen aldeko lana kriminalizatzea salatu du

L.Ferro, 2014-01-15

Etxerat-ek agerraldia egin du Donostian. EPPKren bitartekarien kontrako operazioa euskal presoen eskubideen alde lan egiten dutenen aurkako kriminalizazioa izan dela salatu dute elkarteko kideek. Senide izateagatik inputatzea eta zigorrak jartea ez dutela onartuko ohartarazi dute. Bestalde, larunbatean egin zen manifestazioari dagokionez, hori dela konponbiderako bidea azaldu dute eta eragileei bide beretik jarraitzeko eskatu diete.

 
Enpresak

Bizkaiak 13 milioi euro baino gehiago inbertituko ditu enpresa berrien sorreran

N.Andres, 2014-01-15

Bizkaiko Foru Aldundiak 13 milioi euro baino gehiago inbertituko ditu aurten enpresa ekimen berrien sorreran. Imanol Pradales Bizkaiko Sustapen Ekonomikoko diputatuak ezagutzera eman ditu gaur enpresa berriak sortzeko hartuko dituen neurriak. 2014rako berrikuntza nagusien artean Bizkaiko Teknologia Parkean sortuko duten enpresen haztegi berri bat azpimarratu du.

 
Gizartea

Euskal Pirinioetan tokiko garapenerako egitasmo bat jarri du martxan Udalbiltzak

I.Esnaola, 2014-01-14

Udalbiltzaren Garapen eta Kohesio Fondoak Euskal Pirinioen baitan lehenetsitako zonaldea hautatu du garapen ekonomiko eta sozialerako egitasmo bat abiatzeko, bertako instituzio, eragile eta herritarrekin hitz egin ondoren. Nafarroako Garaiko, Baxenafarroako eta Zuberoako 103 udalerri hartuko ditu aipatu proiektuak, eta bost laguntza programa jarriko dituzte abian. “Eragin”, “Elgarrekin” eta “Garapen soziala” programak astelehenean jarri zituzten abian, deialdi publiko bidez. “Nazio auzolanerako deiadarra” eta “Pirinioak sendotzen”, berriz, hurrengo hilabeteetan jarriko dituzte martxan. .

 
Politika

EPPK-ko bitartekarien atxiloketaren berri eman digu Bagliettok

I.Esnaola, 2014-01-13

EPPK-ko bitartekariak espetxeratzeko agindua eman du Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Eloy Velascok. Kartzelan sartzeko arrazoien berri eta pasa den asteko atxiloketa zein erregistroen nondik norakoak ezagutu ditugu Ainhoa Baglietto abokatuaren bitartez. Hemen duzue bere bulegoan berarekin izandako elkarrizketa laburra.

 
Atxilotuak / presoak

Tantaz Tantaren biharko mobilizazioa debekatu du Velasco epaileak

L.Pereiro, 2014-01-10

Tantaz Tantaren biharko mobilizazioa debekatu du Velasco epaileak Herrira-ren oinordekoa dela argudiatuta. Tantaz Tantako lantaldeak bere aldetik twitterren iragarri du, behin-betiko erabakia hartu bitartean, deialdiari eutsiko diotela .

 
Politika

EAJk eta EH Bilduk bat eginda deitu dute gaurko martxa isila

A.Azkue, 2014-01-10

EAJ, Sortu, EA, Aralar, Alternatiba, GeroaBai, ELA eta LABek deituta manifestazioa egingo da gaur Bilbon, 18:00etan La Casillatik abiatuta. Giza eskubideen, konponbidearen eta bakearen alde izango da manifestazioa eta isila izango dela ere aurreratu dute. Hasier Arraiz Sortuko idazkari nagusiak euskaraz, eta Andoni Ortuzar EAJko presidenteak gazteleraz irakurri duten testu laburrean, Euskal Herrian dagoen jokaleku berria "sendotzeko" konpromisoa agertu dute eta eta herritarrei dei egin diete bai manifestaziora joateko eta bai manifestazioaren leloak jasotzen dituen aldarrikapenen alde lan egiteko. Kazetarien txalo artean amaitu da prentsaurrekoa.