Skip to main content

Azken bideoak: Ekonomia

bideoa prestatzen
Andoni Alonso, LAB sindikatua: “Gaur gaurkoz, kaosa nagusi da jangeletan”

2020-10-21
Hiru greba egun deitu dituzte EAEko eskola publiko, pribatu eta itunduetako jantokietan, eta horietatik lehena asteazken honetan gauzatu da.
bideoa prestatzen
Donostiako epaitegi batek baliogabetzat jo du IRPH Kutxen hipoteka eta Kutxabank zigortu du

2020-10-21
2008an partikular batek Kutxabankekin sinatutako hipoteka batean aurreikusitako IRPH Kutxen indizearen aipamena eta haren ordezkoa baliogabetzat jo du Donostiako Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegiak.
bideoa prestatzen
Iñaki Galdos: “Gertatzen ari den sakoneko eraldaketak berarekin eraman dezake pilota”

2020-10-20
Baikoko arduradunak eta greban dauden enpresako hamabost pilotarien ordezkariak bigarrenez bildu bezperan iritsi da berria. Pilotarien Elkartea sortu dute Joseba Ezkurdiak, Jokin Altunak, Mikel Urrutikoetxeak eta Aimar Olaizolak. Gaierako pilotariek, 48 ordu dituzte bat egiteko.
bideoa prestatzen
Zahar-egoitzetako erabiltzaileen familiekin batera elkarretaratzea egingo dute pentsiodunek

2020-10-20
Pentsiodunen Mugimenduak iragarri duenez, urriaren 31an zahar-egoitzetako erabiltzaileen familiekin batera elkarretaratzea egingo dute bizi duten egoera salatzeko. Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburuetan izango dira protestok. Halaber, Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduak deitoratu egin du bilerak egiten dituzten alderdi politikoek proposamenak aztertuko dituztela esan izana baina "erantzunik gabe jarraitzea". Haserre agertu dira azken astelehenean pentsiodunak eta ez dira bakarrak.
bideoa prestatzen
Xabier Martin (Berriako kazetaria): “Aparteko negoziazioa izan da: azkarra eta mobilizaziorik gabekoa”

2020-10-19
Gipuzkoako metalgintzaren sektoreak badu lan hitzarmena. Hamar urte pasatu eta gero, 40.000 beharginek gutxieneko erreferentzia bat izango dute, eta enpresa itunik ez dutenek aldea igarriko dute, besteak beste, agiriak jasotako soldaten igoerari esker. Hauxe ez da edozein itun eta horri heldu diogu Xabier Martin Berriako kazetariarekin batera. Azaldu duenez, metalgintzak jarraibidea jartzen die beste alorrekoei, besteak beste, babesten dituen langile kopuruarengatik.