Skip to main content

Azken bideoak: Ekonomia

bideoa prestatzen
Euskaltelek akordio bat sinatu du Orangerekin, bere bezeroei 5G teknologia mugikorra eskaintzeko

2020-10-19
Euskaltelek akordioa sinatu du Orangerekin, eta, horri esker, euskal taldeak 5G teknologia mugikorra eskaini ahal izango die bere bezeroei, Orangeko sarean dagoen operadore mugikor birtual gisa.
bideoa prestatzen
Xabi Durango (Kaia-BES): “Negoziazioek luze joz gero, zamaketarien borroka sekulakoa izango da”

2020-10-16
Bilboko portuko zamaketariak greban daude. Urriaren 9an hasi zuten lanuztea eta, Euskal Herriko merkantzia sarbiderik handiena gutxieneko zerbitzuetan arituko da, printzipioz, hilaren 25era arte. 1983az geroztik Bilboko portuan egon den protestaldi luzeenaz gabiltza. Bi orduko eta egun osoko lanuzteak tartekatuko dituzte epe horretan. Langile batzordeko sindikatu guztiek bat egin dute, ELAk izan ezik; haren afiliatuek, dena den, lanuzteak egingo dituzte. Izan ere, ondo dakite asko dutela jokoan.
bideoa prestatzen
2.000 milioi euro gutxiago bilduko dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako aldundiek zergetan

2020-10-16
Zenbaki txarrak jarri ditu mahai gainean Finantzen Euskal Kontseiluak. Aurten zerga bilketa %13,3 galduko dela kalkulatu dute Eusko Jaurlaritzak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek. Zenbaki osoetan, iaz baino 2.000 milioi euro gutxiago.
bideoa prestatzen
Gipuzkoako metal arloko lan hitzarmena berritu dute hamar urteren ondoren

2020-10-15
Hamar urteren ostean, Gipuzkoako metalgintzan lan hitzarmena berritu dute. Urriaren batean Adegik mahai gainean jarritako azken proposamena onartu zuela ELA sindikatuak, baina gutxienez beste sindikatu baten baiezkoa behar zen ituna lortzeko. Atzo egin zuten bat azkenean akordioarekin LAB eta CCOO sindikatuek, eta ondorioz indarrean sartuko da hitzarmen berria.
bideoa prestatzen
Zigor Urkiaga (Finantza aholkularia): “Ezin gara Europako diruaren zain egon”

2020-10-14
Urriaren 15etik aurrera estatuek euren suspertze eta erresilientzia planen zirriborroak aurkeztu beharko dituzte Bruselan, finantzatu nahi diren proiektuekin eta haien onurekin.
bideoa prestatzen
Gestampeko, ITP Zamudioko eta Aita Menniko langileentzat greba eguna da gaurkoa

2020-10-14
Aita Menni ospitaleko langileek eta enpresa bereko beste hainbat zentrotakoek, greba eguna dute gaurkoa. Gainera, Gestampeko langileek ere mobilizazioekin jarraitzen dute. Aldi berean, abian da ITP Zamudioren kaleratzeak salatzeko ELAk deitutako hiru eguneko greba.