Skip to main content

Azken bideoak: Gizartea

bideoa prestatzen
Asteburuan test gutxiago eginik ere, positibotasun-tasa 2 puntutan kokatu da %10aren azpitik

2020-11-09
Osotara 2.231 PCR eta antígeno test egin dituzte igandean Osasunbidean eta COVID19agatik 183 kutsatu atzeman dituzte, ehuneko 8,2ko gaixo tasarekin.
bideoa prestatzen
Gonzalo Santoma; argazkilari, musikari eta nekazari (bigarren zatia)

2020-11-06
Asteazkenean Gonzalo Santoma ezagutzen hasi ginen. Duela 15 urte etorri zen Bartzelonatik Garraldara. Argazkilaria da, eta lanbide horren inguruan hitz egingo dugu. Irudiekin euskal kulturaz hitz egin daitekeela erakutsiko digu. "Txoria txori" abestiaren runba bertsio bat abestera animatuko da. Gainera, Anabelek ezagutzen ez zituen hitzak erakutsiko dizkio. "Laratza" edo "hartzitu" zer den badakizu?
bideoa prestatzen
PSNk babestuta Auzo Unitateek kudeatutako Prebentzio Talde Komunitarioak kenduko ditu NA+ek

2020-11-06
Auzo guztiei zerbitzua luzatzeko helburua duela argudiatu du Udalak, nahiz eta erabakiarekin zortzi auzoetako hamarnaka haur eta gazteren egoera baldintzatu
bideoa prestatzen
COVID19ak kutsatutakoen beheranzko joerak darrai Nafarroan

2020-11-06
Azkeneko 24 orduetan 345 kasu berri zenbatu dituzte eta astelehenetik ostiralerako bataz bestekoa 380 gaixoen ingurukoa da.
bideoa prestatzen
Urkulluk arratsaldean zehaztuko ditu pandemiari aurre egiteko neurri berriak

2020-11-05
Ostegun goizean Bingen Zupiria Lakuako bozeramaileak aurreratu duenez, arratsaldean bilduko den LABIko aholku-batzordeak Nafarroako bidea hartuko du birusaren aurrean (harremanak murriztea), berearekin motz geratu ostean (mugikortasuna murriztea). Ostalaritza eta bizikidetza-eremutik kanpoko bilerak, jomugan.
bideoa prestatzen
Positiboek gora berriro egin arren positibotasuna orekatu egin da Nafarroan

2020-11-05
Atzokoan piztaldi berria sumatu zuten arakatzaileek Viana herrian, 39 kasurekin, haietatik 33 adinekoen egoitza batean izanik. Nuestra Señora de Gracia zentroko 26 erabiltzaile kutsaturik daude koroabirusarengatik eta 2 ospitaleratu izan behar izan dituzte, Logroñoko erietxean.