Skip to main content

Azken bideoak: Mundua

bideoa prestatzen
Covid19-arekin bi aldiz kutsatu den lehen kasua atzeman dute Hong Kongen

2020-08-25
33 urteko informatikaria lehen aldiz duela lau hilabete gaixotu zen Txinan eta Espainiatik bere herrialdera itzuli berri den honetan atzeman diote berriro birusa. Lehenengo aldian, ez zuen ia sintomarik adierazi eta bigarren aldi honetan ez du bat bera ere antzeman. Kasu honek antigorputzen eta inmunitatearen inguruan zeuden hipotesiak mahai-gaineratu ditu berriro. Hong Kongo unibertsitateak azaldu duenez kasu honetako detekzio-probetan "oso argi" ikusi da apirilean eta abuztuan atzemandako birusaren anduien sekuentzia genetikoak guztiz ezberdinak direla eta beraz, pazientea ez da hasiera batean pentsatu bezala gaixotasunaren “eramaile iraunkorra”.
bideoa prestatzen
AEBetako Moderna Therapeutics enpresak koronabirusaren aurkako txerto bat garatu duela jakinarazi du

2020-07-16
Estatu Batuetako Moderna Therapeutics enpresak koronabirusaren aurkako txerto bat garatu duela jakinarazi du eta argitu dutenez, amaitzeko azken fasean aurkitzen da. Izan ere, egun, Covid-19aren txertoa aurkitzeko lehian hamaika enpresa ari dira. Lasterketa horren buruan Moderna terapeutics dago; uztailaren 27an hasiko da txertoaren azken fasea, eta 30.000 pertsonei egingo diete proba. Horien erdiei 100 miligramoko dosia emango zaie eta beste erdiari, berriz, plazeboa. Lehenik eta behin txertoa gizaki guztientzat segurua dela baieztatu behar da.
bideoa prestatzen
Roger Torrentek eta Ernest Maragallek kereila jarriko dute CNIko zuzendari ohiaren aurka, espioitza egotzita

2020-07-16
Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidenteak eta Ernest Maragall ERCko diputatuak 2019an CNIko zuzendari zen Felix Sanzen aurka jarriko dute kereila ustez, Israelgo konpainia batek garatutako Pegasus programaren bidez sakelako telefonoak zelatatu zituztenean. Ez dute baztertzen ikerketa zabaltzea, beste pertsona batzuk operazioan parte hartu zuten zantzuak ondorioztatzen badira. Andreu Van Den Eynde abokatuaren arabera softwarea Gobernuko inteligentzia agentzien esku dago, eta, kasua argitu duten kazetarien arabera, euskarria sortu duten enpresa Israeldar NSOko langile ohi batek Espainiako Estatua enpresa horretako bezero gisa identifikatu du 2015etik.
bideoa prestatzen
Castexek Frantziako lehen ministroak “separatismoaren kontrako” lege proposamena aurkeztuko duela aurreratu du bestelako neurri batzuen artean

2020-07-16
Castexen diskurtsoan halaber, ekonomiak izan du pisurik handiena eta koronabirusak eragin duen krisiari erantzuteko 100.000 milioi euroko ditu funtsa eratuko duela jakinarazi du. Neurriak iragartzean, baina, “separatismoa” estatuaren “etsai” gisa aurkeztu du eta honen kontrako lege proposamen bat aurkeztuko duela jakinarazi du. Ez du xehetasun gehiagorik eman. Hala ere, helburua dela “hainbat talde, beren ezaugarri etniko edo erlijiosoen inguruan intransigentziaz itxi daitezela eragoztea”. Gehitu duenez, "Errepublika Frantzia da. Eta haren oinarriak ere kolokan daude, bere etsaien arteko koalizioaren ondorioz: terroristak, estremistak, konspiratzaileak, separatistak, komunitaristak".
bideoa prestatzen
Andrzej Dudak Poloniako alderdi ultrakontserbadoreko buruak irabazi ditu berriro ere Poloniako presidentziarako hauteskundeak

2020-07-13
Andrzej Dudak Poloniako alderdi ultrakontserbadoreko buruak irabazi ditu berriro ere Poloniako presidentziarako hauteskundeak. Ia botoen %100 zenbatuta, kontserbadoreek bozken %51,2 inguru jaso dute. Hala ere, Poloniako aro demokratikoko hauteskunderik estuenak izan dira, Rafal Trazskowski liberalak botoen %48a jaso baitu, Polonia Europara gerturatzeko politikak eskainiz. Trzaskowski oposizioko Alderdi Zibikoaren burua da, baita Varsoviako alkatea ere.
bideoa prestatzen
COVID-19ak hamabi milioi kutsatu eta 544 mila hildako inguru eragin ditu munduan

2020-07-08
Lurralde guztietako datuak ikusita, datozen orduetan joerak horrela jarraitzen badu, hamabi milioi kutsaturen langa gaindituko da munduan koronabirusa dela eta. Bestalde, une honetan, 544 mila hildako eragin ditu; gehienak Ameriketako Estatu Batuetan.