Skip to main content

Azken bideoak: Mundua

bideoa prestatzen
Israelgo Gobernuak "Abrahameko Akordioak" sinatu ditu Arabiar Emirerri Batuekin eta Bahraingo Erresumarekin

2020-09-16
Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak atzo adierazi zuenez, "beste bost herrialdek" laster harreman diplomatikoak izango dituzte Israelekin. Izan ere, Etxe Zurian Israelgo Gobernuak Arabiar Emirerri Batuekin eta Bahreinekin "Abrahameko Akordioak" sinatu zituzten atzo. Palestinarrentzat eta estatu bat eratzeko asmoentzat "labankada" izan dena.
bideoa prestatzen
Artizarrean bizia egon litekeela dio ikerketa batek fosfanoa izeneko gasa aurkitu ondoren

2020-09-15
Nature Astronomy aldizkariak argitaratu du ikerketa. Aurkikuntza Cardiffeko Unibertsitateko ikerlari talde batek egin du.
bideoa prestatzen
Lehen lekualdaketak Lesbosen, protesta artean

2020-09-14
Milaka pertsonek jarraitzen dute errepide bazterretan bizitzen, Moriako kanpalekuko sutearen ostean, Lesbos uhartean. Atzo hasi ziren lekualdaketak, Morian bizi ziren 12.000 pertsonetatik 3.000 baino hartuko ez dituen kanpaleku berrira. Greziako agintarien arabera, guztientzako lekua egongo da, baina migratzaileek eta errefuxiatuek uko egiten diote lekualdaketari, eta “infernutik atera eta kontinentera iristea” eskatzen dute.
bideoa prestatzen
Ipar Euskal Herria "gune gorri" izatera pasa da

2020-09-11
Erabakia Parisen hartuko dute, baina Akitania Berriko Eskualdeko Osasun Agentziaren txostena zehatza da. Jakinarazi duenez, Ipar Euskal Herria parte den Pirinio Atlantikoetako departamendua, Girondekoa bezala, "arrisku handiko eremua" izango da. Horrek suposatzen du mugikortasuna mugatuta izango dutela biztanleek, gehienez 100km-ko zirkulu batera. Honekin batera, Pirinio Atlantikoetako prefeturak epidemiaren hedapena geldiarazteko neurri murriztaileagoak hartzeko atea irekitzen da. Frantziako Gobernuaran azken asmoen artean dago, berrogeialdia betetzeko epea astebetera murriztea. Momentuz, herritar guztien konfinamendua baztertuta dago, baina bilerak murrizteko aukera aztertzen ari dira, baita pribatuak ere, Erresuma Batuko ereduari jarraituz. Azken 24 orduetan ia 10.000 kasu berri erregistratu dira Frantzian. Azken bi asteetan, 130 kasu erregistratu ditu herrialdeak ehun mila biztanleko, Europako tasarik handienetako bat.
bideoa prestatzen
Kiskali den migrazio politika

2020-09-10
Sute berri bat piztu da asteazken arratsaldean Moriako errefuxiatuen gunean, orain arte erreta ez zeuden guneak kiskali dira. Migratzaileen zentro gehiena suntsitu zuen sua piztu eta 24 ordura gertatu da bigarren sutea.
bideoa prestatzen
Lesbos uharteko Moriako migratzaileen kanpalekua kiskali da

2020-09-09
Bart gauean sua piztu da Moriako migratzaileen kanpalekuan, Lesbos uhartean. Protestetan piztu ziren suteak. Izan ere, kanpalekuetan 35 koronabirus kasu baieztatu dituzte orain arte, eta bart beste 125 lagun jarri zituzten berrogeialdian, baina kanpalekuko arduradunek ez zieten inolako azalpenik eman horiei, eta protestak piztu ziren. Zaporeak elkarteko kideek laguntza eskatu dute, eta diru ekarpena bi kontu korronte jarri dituzte herritarren eskura: ES32 2095 5011 80 9115250322 (Kutxabank) eta ES71 3035 0103 88 1030035880 (Laboral Kutxa).