Skip to main content

Azken bideoak: Mundua

bideoa prestatzen
Bolivian, MAS alderdia izango litzateke atzoko hauteskundeetako garailea hauteslekuetan egindako inkesten arabera

2020-10-19
Gehiengo osoa izango luke gainera. Egun pare bat barru arte ez da datu ofizialen berri izango, baina Jeanine Añez, jarduneko presidenteak zoriondu ditu dagoeneko MAS-eko hautagaiak.
bideoa prestatzen
Maite Ubiria: "Frantziar Estatuan 100 bat salaketa jarri dituzte kargu politikoei izurriaren kudeaketa txarra leporatuz"

2020-10-16
Frantziako hainbat kargudunen etxeak miatu zituzten atzo jendarmeek. Ikerketa bat egiten ari dira krisi sanitarioan izandako «kudeaketa faltagatik». Euren artean, Olivier Véran osasun ministroa, Jerôme Salomon Osasungintzako zuzendaria eta Edouard Philipe lehen ministro ohia. Honatx Maite Ubiriaren analisia.
bideoa prestatzen
Borrokek ez dute etenik Karabakh Garaian

2020-10-15
Nikol Pashinyan Armeniako lehen ministroak onartu du hildako eta zauritu asko izaten ari direla euren indar armatuen artean, baina aldi berean eskualdearen kontrol orokorra oraindik ere indar armeniarrek dutela ziurtatu du.
bideoa prestatzen
Kataluniak jatetxe eta tabernak itxiko ditu COVID19aren gorakada dela eta

2020-10-15
COVID-19ak eragindako kutsatzeen gorakadari aurre egiteko, Kataluniako Gobernuak 15 egunez neurri berriak ezarriko ditu bihartik aurrera. Horien artean daude jatetxe eta tabernak ixtea eta jarduera komertziala %30ean murriztea. Azken asteetan Birusaren transmisioa modu esponentzialen bizkortu da. Bartzelonan soilik, positiboak %55 hazi dira azken egunetan. Kataluniako osasun-eskualde guztiek dute agerraldien arrisku handia.
bideoa prestatzen
Gerra Hotza: Mundua bitan zatitu zuen aroaren erradiografia

2020-10-09
Bigarren Mundu Gerraren bukaera eta Sobietar Batasunaren desegin bitarte, mundua bi bloketan banatuta geratu zen. Zati bat Amerikako Estatu Batuen orbitan eta logika kapitalistaren baitan eta, bestea, Sobietar Batasunaren magalean eta sozialismoaren bandera hartuz. Tentsio eta talka politiko ugari ekarri zituen garaia izanik ere, bi superpotentziek ez zuten konfrontazio militar zuzenik garatu. Bai, ordea, bestelako lurralde batzuetan egindako interbentzioen bidez -Vietnam edo Afganistan kasu- eta, bereziki, plano ideologiko, sinboliko eta kulturalean izandako lehia medio. 30 urte beranduago, garai horren gakoak aztertu ditugu, Asier Blas, Elena Beloki eta Koldo Telliturekin batera.
bideoa prestatzen
Greziako justiziak antolakuntza kriminaltzat jo du Egunsenti Urrekara alderdi neonazia

2020-10-08
2013an alderdiko kide batek hildako Pavlos Fyssas musikari antifaxista hil ondoren ekin zitzaion epaiketari. Alderdiak azken hamarkadan izan duen ibilbidea erreapasatu nahi izan dugu.