Skip to main content

Azken bideoak: Mundua

bideoa prestatzen
Puigdemontek, Turullek eta Junts per Catalunyako hainbat kontseilarik PDeCat utzi dute

2020-09-01
Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohiak PDeCAT utzi duela iragarri du.
bideoa prestatzen
Seulek zazpi eguneko nahitaezko konfinamendua ezarri du berragerraldiengatik

2020-08-31
Neurriak 10 milioi pertsonari eragingo die eta Hego Korean azken bi asteetan 5.100 positibo berri zenbatu ostean heldu da. Administraziotik adierazi dute, positibo gehienak Seul iparraldean dagoen eliza kontserbadore bati eta Gobernuaren aurka egindako manifestazio bati lotutakoak direla. Herrialdeko gainerako hiri jendetsuenetako agintariek 10 pertsona baino gehiagoko manifestazio guztiak debekatu dituzte, eta Seulen maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, bai gune publiko irekietan, bai itxietan
bideoa prestatzen
Donald Trumpek "amets amerikarra" defendatu du Bidenen "agenda sozialistaren" aurrean

2020-08-28
Hauteskundeetarako Alderdi Errepublikanoaren hautagaitza onartzeko hitzaldia erabili du Trumpek, Joe Biden bere aurkari demokrataren balizko garaipenaren aurrean beldurra zabaltzeko. 67 eguneko hauteskunde kanpaina dute aurretik. Kritikak ez dira gutxi izan. Errepublikanoak kargua berretsi du, Jacob Blaken aurkako tiroketagatik arrazakeriaren aurkako protestek etenik ez dutenean eta arrazoi berdinagatik NBAko sei taldek partiduak jokatzeari uko egin eta play-offak ere bertan behera gelditzear egon diren momentuan.
bideoa prestatzen
Laguntza humanitarioaren menpe

2020-08-27
Fatimetu Zenan Sahararra da, Tindufeko errefuxatuen kanpalekuan jaio zen eta haurra zela etorri zen bere familiarekin Euskal Herrira. Hala ere, jaioterrian dauzka gainontzeko senideak. Duela 45 urte pasa beren herrialdetik kanporatuak izan ziren Sahararrak, laguntza humanitariotik bizi dira Argeliako desertuan. Orain ordea, mugen itxierarekin Covid 19ak eragindako pandemiari aurre egiteko baliabiderik gabe daude.
bideoa prestatzen
Bigarren istilu gaua izan da AEBetan poliziak afro-amerikar bat tirokatu ostean

2020-08-26
Igande arratsaldean, Wisconsin estatuko Kenosha hirian, agente batek Jacob Blake larri zauritu zuen. Blakek auto bateko atea zabaldu zuen eta barrura sartzen saiatu. Polizia agente batek, momentu horretan, zazpi aldiz tiro egin zion afro-amerikarrari, bizkarrez zegoela. Tiroz zauritutako gizonezkoaren hiru seme gazteak autoan zeuden tiroketa gertatu zen unean. Benjamin Crump abokatuak jakinarazi du 29 urteko gizona zainketa intentsiboen unitatean dagoela. Tiroketak protestak piztu ditu bigarren egunez Kenoshako Polizia Departamentuak igande gauean etxeratze agindua ezarri arren.
bideoa prestatzen
Errepunlikanoek "amesgaizto demokrataren" alternatiba gisa aurkeztu dute Trump

2020-08-25
Donald Trump Alderdi Errepublikanoko hautagai izendatu dute ofizialki, Charlotten (Ipar Carolina) egiten ari diren biltzarraren lehen egunean.