Skip to main content

Azken bideoak: Mundua

bideoa prestatzen
Gaurko egunez duela 19 urte hasi zuten Amerikako Estatu Batuek Afganistanen aurkako gerra

2020-10-07
Aurtengo otsailean sinatu zuten bake akordioa amerikarrek eta talibanek, baina egoerak normaltasunetik oso urrun jarraitzen du oraindik bertan.
bideoa prestatzen
Konstituzio Auzitegiak Torraren helegitea aztertuko du, baina inhabilitazioari eutsiko dio

2020-10-06
Auzitegi Konstituzionalaren osoko bilkurak atzera bota du Quim Torra Generalitateko presidentearen inhabilitazioa bertan behera uzteko eskaera, baina Gorenaren epaiaren aurkako helegitea aztertuko du.
bideoa prestatzen
Gerrak ez du etenik Karabakh Garaian

2020-10-06
Karabakh garaiko hiri garrantzitsuenak bonbardatzen jarraitzen du Azerbaijanek, eta armeniarrak atzera egiten ari dira. Bi aldeek zibilen aurkako erasoak egin izana leporatzen diote elkarri. Stepanekert hiriburuan kalte handiak eragin dituzte dagoeneko bonbardaketek, eta Azerbaijanek dio ez direla geldituko eskualde osoa berreskuratu arte.
bideoa prestatzen
Gaur duela hiru urte gauzatu zuten Kataluniako autodeterminazio erreferenduma

2020-10-01
2017ko irailaren 6an Generalitateko Gobernuak independentzia galdeketa deitu zuen. Espainiako Gobernu zentralak erreferenduma debekatu zuen arren, milaka lagun hautelekuetara hurbildu ziren. Batzuk han eman zuten gaua, hauteslekuak defendatzen, beste batzuk egunean zehar agertu ziren poliziaren errepresioari aurre eginez. Hiru urte igaro dira 2017eko urriaren 1 euritsu hartatik, Kataluniako independentzia galdeketa egunetik. Bartzelonako hiru gaztek egun hartako beren bizipenak azaldu dizkigute.
bideoa prestatzen
Quim Torra Generalitateko presidentea inhabilitatu du Espainiako Auzitegi Gorenak

2020-09-29
Inhabilitazioaren harira, protestak egin dituzte Kataluniako udaletxe eta plazetan ANCk eta Omniumek deituta. Bartzelonan, Sant Jaume plazan batu dira manifestariak, Generalitatearen aurrean. Quim Torraren defentsak babes helegitea aurkeztuko dio Auzitegi konstituzionalari, eta inhabilitazioa bertan behera uztea eskatuko dio. Pere Aragones presidenteordeak hartuko du Torraren tokia funtzio mugatuekin eta gobernuak bere egitekoekin jarraituko du, pandemiaren kudeaketa lehentasun hartuta. Bi hilabeteko epean ordezko presidenterik izendatzen ez bada, legeak automatikoki bozetara deitzea agintzen du; datorren urteko urtarrila eta otsaila bitartean aurreikusten dira hauteskundeak.
bideoa prestatzen
Migratzaileen kanporatzeak azkartzea proposatu du Europako Batzordeak

2020-09-24
Errefuxiatuen harrera banatzeko nahitaezko kuoten ideia baztertuko duen asilo eta migrazio politika erreformatzeko proposamena aurkeztu zuen atzo Europako Batzordeak.